KONPOSIZIOA ARGAZKIGINTZA 4. UNITATEA Fernando Bustillo Maestro

Slides:



Advertisements
Similar presentations
Ulermenezko Irakurketa NIE, 2008/10/01. Ulermenezko irakurketa Konpetentzia lortzeko Lau azpi konpetentziak Identifikatu – Gogoratu Interpretatu Antolatu.
Advertisements

PHPWebquest bat sortzeko tutoriala Maite Goñi. Klikatu Webquestak, eskuineko zutabean.
by Louis Armstrong and Kenny G from the album Classics in the Key of G ENJOY Gozatu ezazu. Disfrútalo. Oharra: Ondo ikusteko eta entzuteko sakatu Presentación.
Zenbaki osoen (Z) batuketa Positiboak eta negatiboak.
FUTBOLA. NOLA JOLASTEN DA? BI EKIPO BEHAR DIRA. EKIPO BAKOITZEAN 11 JOKALARI BEHAR DIRA. HORIETAKO BAT ATEZAINA DA. KONTRAKO ATEAN GOL GEHIEN SARTZEN.
ZUZENDUTAKO JARDUERA DINAMIKOETAN ZER OINARRI HARTU BEHAR DIREN AINTZAT GORKA MUTUBERRIA RAÚL SANCHÉZ.
Zein dira izaki bizidunen funtzioak? Zein dira bizitzaren ezaugarri nagusiak diren funtzio espezifiko horiek?
Lau kandela piztu bare-bare erretzen ari ziren. Kandelen arteko elkarrizketaren zurrumurrua baizik ez zen entzuten.
JUUL 2012 LIBURU eta ILUSTRATZAILE BOZKATUENAK
GERTAKIZUNAK AZTERTZEN Gertakizun baten inguruko txosten bat prestatzeko gida.
Lan hau Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago
KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA II ENKOADRAKETAK, IKUSANGELUAK ETA FORMATUA.
BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"
2. GAIA: TEORIA KUANTIKOAREN SARRERA “Helburua ez da ikustea beste inork ikusi ez duena, baizik eta pentsatzea beste inork pentsatu ez duena guztiek ikusten.
3. GAIA: DIMENTSIO BAKARREKO POTENTZIALAK “An expert is a man who has made all the mistakes which can be made in a very narrow field.” N. Bohr ( )
1.GAIA: GERTAERA KUANTIKOAK “Harrigarria iruditzen zait zenbat aldatu den gizakien zibilizazioa pizarra batetan behin idatzitako zirriborro batzuengatik.”
Kalkulatu hurrengo puntuetatik pasatzen den interpolazio- polinomioaren zero bat: Interpolazio-polinomioa honelakoa izango da:
KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA I -BINETAK-. Plano zinematografikoaren kidea da. Bineta bakoitza narrazioaren denbora- eta espazio-unitate bat da. Estatikoa.
TXANOGORRITXO Irantzu Iruarrizaga Irantzu Iruarrizaga Raquel García Raquel García Atzerriko Hizkuntza 3. maila.
Askotan, burbuiletan sartuta bizi gara Errealitatea lausotua iristen zaigu.
HARRY BALL Gure lagun ingelesa. Harry Harry Donostian jaio zen urtean. Gurasoak ingelesak ditu, ama Diana Lindsay izenekoa eta aita Philip Ball.
Digital natives and the role of ICT for professional development of teacher UPV/EHU Unversity of the Basque Country VirEval Assesment of Virtual Education.
Bidean Gurutzerantz Michel Quoist Ayúdame a compartir ~ M.E.I.
JARDUERA: Britainia Handiko Eskultorea. Jane Hamilton Britainia Handiko eskultore baten biografia emango zaie ikasleei ingelesez, eta hori irakurri ostean,
MISIOETARAKO BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ORDEZKARITZAK.
A U R K I B I D E A 70eko HAMARKADAKO MUSIKARIAK ETA MUSIKA-TALDEAK: ITOIZ, PANTXOA ETA PEIO, IMANOL LARZABAL 1- ITOIZ ( or.) Biografia eta galdetegia.
AZTI INFORMACIÓN PRÁCTICA. INFORMAZIO ERABILGARRIA. PRACTICAL MATTERS UNIDAD DE INVESTIGACIÓN ALIMENTARIA ELIKAGAIEN IKERKETA SAILA FOOD RESEARCH.
TXINAKO INFORMAZIOA. TXINA Munduko herrialderik kutsakorrena da. Txina asiar kontinentean dago. Mongolia, Ipar korea, Hego korea, Birmania, India, Laos,
Datu-komunikazio sareak Internet: Hedapen Zabaleko Sareen (WAN) elkargune publikoa. Red: Datuak konpartitzeko zerbitzuak eskaintzeko komunikatutako konputagailu.
IKASTAROA BIDEO AHOLKUAK BIDEOAK IKUSGARRI
ORDENAGAILUA: Informazioa erabiltzeko eta kudeatzeko diseinatuta dagoen makina elektroniko digitala.
Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn
MAKROEKONOMIAREKIN JOLASEAN
SENDAGAI BIOSIMILARRAK: kontzeptuak argitzen 24 liburukia, 3zk
ONKOGENESIA NEOPLASIEN PATOGENIA.
Betiereko zoriona Hil huni otoi eman Jauna Eternal happiness
Hizkuntza Komunikaziorako gaitasuna: Metodologia eta Ebaluazioa.
Abiadura handiko konputazioa
INTOXIKAZIOAK Santi Mintegi
PROGRAMAZIOGINTZAREN ESANGURAK (3 Gaia)
Donostia Ospitalea, Obstetrizia eta Ginekologiako zerbitzua
HIZKUNTZAK ETA ARLO EDUKIAK IKASTEKO METODOLOGIA:
Esnearen AZTARNA EKOLOGIKOA
nola idatzi, nola irakurri eta nola jokatu
2. GAIA: ELEMENTUAK ETA KONPOSATU KIMIKOAK
Batxilergoko matematikan konpetentzia digitala lantzeko proposamen bat
R. Arruabarrena LSI - UPV/EHU
2. GAIA: Ahots Parametrizazioa
Alazne Elejalde Iñigo Martin 2.B
OSASUNERAKO JARDUERA FISIKOA: SARRERA
ARIKETA FISIKOA OSASUNERAKO
Ikaskuntzaren konoa (Edgar Dale)
EUSKAL HERRIA BASQUE COUNTRY
Diziplinarteko ikuspegia
5. Memoriaren Kontsistentzia Konputagailu Paraleloetan
EZAGUTZARI BURUZKO TEORIA: IDEALISMO TRASZENDENTALA
Eskaintza eta eskaria Copyright © 2001 by Harcourt, Inc. Maite Goñik euskarara itzulia (irakaskuntzan erabilia izateko)
ARIKETA FISIKOA OSASUNERAKO
GEOMETRIA IRAKASLEA: Itziar Elguezabal
Betiereko zoriona Hil huni otoi eman Jauna Eternal happiness
II. ATALA: Estatistika Deskribatzailea. Aldagai bakarreko Estatistika
Eleberriak idazteko bide berri baten sendotzea.
MIGRAINAREN TRATAMENDUA 26 Lib, 9 zk. 2018
SEOaren garrantzia irakurle eta erosle euskaldunen nahiak internet bidez asetzeko Egoitz Goikoetxea elcorreo.com-eko SEO teknikaria.
Realizado: Kepa Bengoetxea
SUKARRADUN BULARRETAKO HAURRA
elikagaien AZTARNA EKOLOGIKOA
GALDERAK ETA ERANTZUNAK
Liburutegia Bibliografia:
Lan zuzenbidearen klase-eskemak
Presentation transcript:

KONPOSIZIOA ARGAZKIGINTZA 4. UNITATEA Fernando Bustillo Maestro

AURKIBIDEA 1. Sarrera 2. Elementuen antolaketa 3. Enkoadraketa - Formatuak - Ikusangeluak - Planoak 4. Argia 5. Ehundura 6. Lerroak 7. Erritmoa 8. Formak

SARRERA Konposizioan kontuan hartu behar dugun lehenengo ideia hau da: argazki-kamerek eta giza begiek ez dute gauza bera hautematen. Eszena edo egoera baten aurrean kamerek ez dakite bereizten zer den garrantzitsua eta zer ez, eta zer fokuratu, zer enkoadratu behar duten. Argazki-kamera batek ez du espaziorik eta bolumenik diskriminatzen; harentzat dena neutroa da. Zergatik gertatzen da hori? Argazki-kamera baten ikus-eremua bi dimentsiokoa delako.

Gizakiok, aldiz, eszena baten aurrean badakigu bereizten zer fokuratu nahi dugun, zer enkoadratu nahi dugun eta zer ez. Izan ere, gizakiok adimentsuak izateaz gain, hiru dimentsioko ikus- eremua daukagu. Beraz, errealitate konplexu bat antzematen dugu.

Errealitate hori irudikatu nahi dugunean, konposizio on bat lortu behar dugu. Horretarako, argazkian elementu bisual guztiak (formak, lerroak, erritmoak, ehundurak, tonuak...) ondo antolatu behar ditugu. Elementu horiek hautatu eta kontrolatu behar ditugu konposizioan.

ELEMENTUEN ANTOLAKETA Konposizioaren elementurik garrantzitsuenak hauek dira: - Enkoadraketa eta formatua - Argia (argi gogorra, argi leuna eta lausoa, argiaren norabidea...) - Tonua (argazkiaren giroa mugatzen du, eta irudiaren interesa zentratzen du) - Lerroak eta formak (irudiaren eszena indartzen dute) - Erritmoa (konposizio bati dinamismoa ematen dio) - Forma

ENKOADRATZEA Fotografiatzen den eszena zatia aukeratzeari enkoadratzea edo enkuadraketa esaten zaio. Enkoadratzearen formatuak eragina du irudiaren konposizioan, aldatzen duelako argazkiaren ikuspuntua; eta ondorioz, sentsazioa.

Formatu bakoitzak sentsazio diferenteak sortzen ditu

Formatu horizontalak oreka eta lasaitasuna adierazten du, eta, oro har, egokia da paisaiak egiteko.

Formatu horizontala

Formatu bertikalak indarra eta tinkotasuna transmititzen du, eta aproposa da erretratuentzat.

Formatu bertikala

Konposizio zeiharrak bizitasuna eta dinamismoa komunikatzen du, eta egoera konkretuetan erabiltzen da.

Konposizio zeiharrak

Angeluak Ikusangelu batek eszenaren zati bat mugatzen du, eta eszenaren beste espazioa angelutik kanpo geratzen da. Kontrapikatua

Argazkigintzan, hautatutako eszenaren ikuseremuaren arabera sailkatzen dira angeluak.

Enkoadratzean erabiltzen diren angeluen planorik ezagunenak hauek dira: plano normala edo horizontala, plano pikatua, kontrapikatua, plano zenitala eta nadir-planoa.

Kontrapikatua

Angelu normala edo horizontala Argazkia hartzen da objektuaren ikuspuntu horizontaletik, hau da, argazkilaria objektuaren aurrean kokatzen da.

Angelu normala edo horizontala

Angelu normala edo horizontala

Angelu pikatua Eszena bat fotografiatzen ari garenean, argazkilaria objektua baino altuago kokatzen da; argazkia goitik behera hartzen da.

Pikatua

Angelu kontrapikatua Hemen alderantziz gertatzen da. Argazkilariaren ikuseremua objektuaren azpitik dago, beraz, argazkiak behetik gorantz egiten da.

Plano zenitala Argazkiaren angelua objektuaren bertikaletik hartuta dago, hau da, ikusangelua gainean dago.

Zenitala

Nadir-angelua Plano horretan behe-behean kokatzen da argazkilaria, eta argazkia gorantz egiten da.

Nadir-angelua

Plano fotografikoen motak eszena zehatz baten arabera Argazkigintzan, eszena zehatz bat nabarmendu nahi dugunean, planoaz ari gara. Lehen plano hurbila

Planoak modu honetan sailkatzen dira: Plano fotografikoak Planoak modu honetan sailkatzen dira: - plano panoramikoa - plano osoa - plano amerikarra - plano ertaina - lehen planoa - lehen plano hurbila - zehaztasun-planoa

Plano panoramikoa Eszena handi bat hartzen. Pertsonaiak ez dira agertzen edo ingurunearekin bat egiten dute.

Plano osoa Eskenatoki bat da, non pertsona osoa jartzen dugun.

Plano amerikarra Figura belaunetatik mozten da.

Plano ertaina Plano horretan pertsona gerritik mozten da.

Plano ertain-motza Pertsona bat bularretik mozten da.

Lehen planoa Klabikulatik gora ikusten den argazkia da.

Lehen plano hurbila Kokotsetik bekokira ateratzen da argazkia.

Zehaztasun-planoa Objektu edo espazio zehatz batean finkatzen da.

ARGIA Argazkigintzaren oinarrizko materiala argia da; horregatik interesatzen zaigu ezagutzea argiaren eragina objektuetan. Argia honela sailkatzen da: argi naturala eta artifiziala. Horien barruan, argi gogorraren eta leunaren artean bereizten da. Guk azken bi horiek hartuko ditugu kontuan.

Argi gogorra Egun eguzkitsuetan argi gogorra izaten da, eta argi mota horrek objektuen itzalak asko markatzen ditu; horren ondorioz, xehetasunak galtzen dira.

Argi hori egokia da objektuen ehundurak eta formak nabarmentzeko.

Argi leuna eta lausotua Lanbroak eta hodeiek argi hori sortzen dute. Argi mota horrekin objektuen formak eta itzalak lausotu egiten dira.

Egokia da eszena konplexuak fotografiatzeko, eszena baten zehaztasunak desagertzen direlako.

Argiaren norabidea eta kalitatea Argiaren norabidea eta kalitatea ere garrantzitsuak dira konposiziorako, kontrasteak sortzen dituztelako.

EHUNDURA Ehundurak objektu baten azalaren ezaugarriak erakusten ditu.

Ehundurak argazkiari errealismoa eta nortasuna ematen dizkio Ehundurak argazkiari errealismoa eta nortasuna ematen dizkio. Batzuetan, ehundura konposizio baten gaia ere izan daiteke.

Objektuen ehundurak fotografiatzeko, gertutik atera behar ditugu argazkiak.

Argiaren norabidea garrantzitsua da ehundurak hautemateko.

LERROAK Lerroek irudiak estrukturatzen dituzte, eta argazki baten planoak eta eremuak batzen dituzte. Lerroak argazkien ardatzak dira, eta gure begiak puntu batetik bestera eramaten dituzte azalean zehar.

Lerroen antolamenduak irudiei hainbat erritmo-sentsazio ematen dizkie Lerroen antolamenduak irudiei hainbat erritmo-sentsazio ematen dizkie. Lerro izurtuek edo lerro horizontalek ez dute sentsazio berbera transmititzen.

Lerro horizontalek oreka eta lasaitasuna adierazten dituzte.

Lerro bertikalek indarra eta tinkotasuna komunikatzen dituzte.

Lerro zeiharrek dinamismoa transmititzen dute.

Lerro izurtuek mugimendu- sentsazioa sortzen dute.

ERRITMOA Erritmoaren kontzeptua definitu beharko bagenu, erritmoa lerroen eta formen errepikapena dela esango genuke .

Erritmo-sentsazioa edozein lekutan aurkitzen da: paisaian, hirian, zinean, futbol-zelaian...

Zenbait kasutan erritmoa konposizio baten gai nagusi bihurtzen da, baina normalena da argazkietan bigarren mailako elementua izatea.

Erritmoak balio du konposizioaren espazio-planoak batzeko, eta gure arreta erakartzeko.

Bukatzeko, argazki baten enkoadreak eta angeluen ikuspuntuek erritmo-sentsazioa areagotzen dute.

FORMA Forma irudiaren oinarrizko elementu bat da; formari esker objektuak bereizten ditugu.

Formek, lerroek bezala, konposizioa estrukturatzen dute, eta behatzailearen begirada gidatzen dute argazkian zehar.

Fotografian forma bi dimentsioko elementua izan arren, argiaren tonuak hiru dimentsioko itxura eman diezaioke.

Formak hondo lau eta kontrastatu batean kokatzen baditugu, gehiago nabarmentzen dira.

Eszena batean, elementu asko kokatzen baditugu inolako estruktura eta erritmorik gabe, gehienetan interesik gabeko argazki bat aterako zaigu.

KOLOREA

Oinarrizko koloreak gorria, berdea eta urdina dira, eta horiek konbinatuz beste koloreak sortzen dira.

Argazkigintzan, pinturan bezala, koloreak beroen eta hotzen artean banatzen dira. Urdina, ziana eta berdea kolore hotzak dira, ziur aski, izotzarekin eta neguarekin erlazionatzen ditugulako. Gorria, horia eta magenta kolore beroak dira, suarekin eta udarekin lotzen ditugulako.

Kolore hotzak

Kolore beroak

KOLORE KONTRASTATUAK Konposizioan, kontrasteak garrantzitsuak dira, batez ere, kolore hotzen eta beroen arteko aldeak areagotu nahi ditugunean. Ulertzeko ideia horren garrantzia, imajina dezakegu beheko argazkia zuri-beltzez: dena gris koloreko masa bihurtuko litzateke, interes handirik gabekoa.

KOLORE HARMONIKOAK Koloreak, konposizio batean erlazionatuta daudenean, harmoniaren sentsazioa sortzen dute, batez ere, tonu motelak badira.

KOLORE MOTELAK Argazkigintzan, kolore motelek aseek baino joko gehiago ematen dute, hobeto egokitzen direlako giro eta espazio diferenteetan fotografiak egiteko.

KOLORE ASETUAK Konposizioan, kolorearen asetasunak indarra transmititzen du gogo-aldartean edo sentimenduetan.

Koloreen kopuruaren sinplifikazioa Irudi batean, kolore-kopurua murrizteak sinplifikatu egin dezake konposizioa, indar gehiago komunikatuz. Adibidez, paisaiaren fotografian, eguraldiaren aldaketak sor ditzake egoera hoberenak; lanbroak, lainoak eta euriak koloreen paleta murrizten dute, irudia sinplifikatuz.

Zuria eta beltza Zuri-beltzez egindako argazkiak ez dira kolorerik gabeko irudi soilak. Argazki horiek, modu esplizituan, tonalitatearen, formaren eta ehunduraren ezaugarriak erakusten dituzte.