Presentation is loading. Please wait.

Presentation is loading. Please wait.

MISIOETARAKO BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ORDEZKARITZAK.

Similar presentations


Presentation on theme: "MISIOETARAKO BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ORDEZKARITZAK."— Presentation transcript:

1 MISIOETARAKO BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ORDEZKARITZAK

2 IKUSTEN DUTE

3 Bidera irteten dira Jendearekin egoteko denbora dute Entzun egiten dute Injustizien zergatia bilatzen dute Bidaliak izan diren herriaren kulturan Jainkoa aurkitzen dute

4 Hauxe diosku Jainkoaren Hitzak: Hauxe diosku Jainkoaren Hitzak: “Ongi ikusia dut nire herriaren atsekabea Egipton eta entzuna haien oihua zapaltzaileen zigorpean; bai, ohartu naiz haien oinazeaz”. (Ir 3, 7)

5 Errukizko begiez ikusi duten pertsonak Romero Gotzaina. El Salvadorreko behartsuak defendatzeagatik eraila. Behartsuenen sufrimendua gertutik ikusi zuen, bere herriko desagertuen eta hildakoen familien sufrimendua. Virginia,, Arabako misiolari sekularra. Ekuadorretik bueltan hauxe esan zuen: “Nire bizitza Ekuadorreko kristau-elkarteekin partekatu ondoren, Jainkoa motxilan sartuta nuela etorri nintzen; kooperante bezala joan nintzen eta misiolari bezala etorri”.

6 SENTITZEN DUTE

7 Poz guztiekin pozten dira Besteen sufrimendua bere gain hartzen dute Haien bizitza partekatzen dute Jainkoaren maitasuna abiapuntu harturik, zauriak sendatzeko samurtasuna eta harrera dira.

8 Hauxe diosku Jainkoaren Hitzak: “Jendetza handia ikusi zuen Jesusek. Errukitu egin zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala baitzebiltzan”. (Mk 6, 34)

9 Bihotz errukitsuaz sentitu duten pertsonak Labaka Gotzaina. Gipuzkoako misiolari kaputxinoa, Amazonian eraila, petrolio-multinazionalen aurrean indigenen interesak defendatzeagatik. Ama Nela, IMS-ko misiolaria. Fisikoki mugatua izanik ere, urteetan behartsuen artean bizi izan zen, Babahoyo, Ekuadorreko etxe xume batean.

10 EKITEN DUTE

11 Biziaren Jainkoa sufritzen ari direnekin dagoela uste dute eta haien aldeko apustua egiten dute. Bidegabekeria nagusi den errealitateak eraldatzeko konpromisoa hartzen dute Zailtasunak eta arriskuak onartzen dituzte. Taldeen eta elkarteen sorrera bultzatzen dute injustiziaren zergatia batera hausnartzeko eta haiei aurre egiteko.

12 Hauxe diosku Jainkoaren Hitzak: Hauxe diosku Jainkoaren Hitzak: “Bizia –eta bizia ugari gainera– izan dezaten etorri naiz”. (Jn 10, 10)

13 Errukizko eskuekin jokatu duten pertsonak Josefina Bakhita (Afrikako lehenengo santua). Sudanen jaio zen, esklabutzaren bidegabekeria pairatu zuen eta Jainko askatzaile nagusi bezala hartu zuen. Isidro Uzkudum, misiolari gipuzkoarra. Rwandan eraila, gerra zibilak desegin zuen lurraldean pertsegituen alde konprometitu zelako.

14

15 IKUSTEN AL DUGU? Adi ote gaude gure inguruan eta munduko beste leku batzuetan gertatzen denaren aurrean?

16 SENTITZEN AL DUGU? Kezkatzen al gaitu pobretuen sufrimenduak, hau da, bidegabekeria eta desberdintasuna nagusi diren munduaren biktimak?

17 EKITEN AL DUGU? Jainkoaren Erreinua, mundu hobeago bat, eraikitzeko hitza ematen al dugu?


Download ppt "MISIOETARAKO BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ORDEZKARITZAK."

Similar presentations


Ads by Google