Presentation is loading. Please wait.

Presentation is loading. Please wait.

Zein dira bizitzaren ezaugarri nagusiak diren funtzio espezifiko horiek?

Similar presentations


Presentation on theme: "Zein dira bizitzaren ezaugarri nagusiak diren funtzio espezifiko horiek?"— Presentation transcript:

1

2

3 Zein dira bizitzaren ezaugarri nagusiak diren funtzio espezifiko horiek?

4 Izaki bizidunek energia-ekarpena behar dute funtzio nagusiak –nutrizioa, ugalketa eta erlazioa- behar bezala bete ahal izateko. Kontsumitzen duten energia zeregin hauetarako erabiltzen dute:

5 Izaki bizidunek beren funtzio nagusiak, _________, ugalketa eta ________, bete ahal izateko, _______ behar dute. Beraz, bizidunek _______-ekarpenik gabe ezingo lukete ____. Oro har, izaki bizidunek kontsumitzen duten _______ zeregin hauetarako erabiltzen dute, labur esanda: _________, mugimendua eta _____. Bizidun guztiek ____________ bidez,energia ez ezik, _______ lortzen dute. Bestalde, _____________ bidez energia kontsumitzen dute; hegaztiek, adibidez, lekualdatzerakoan, ____________ esate baterako, _______ asko erabili behar izaten dute. Bizidun batzuek, hegaztiek eta _________, gorputzeko batez besteko ___________-ri eutsi ahal izateko _______ kontsumitu behar dute. nutrizioa erlazioaenergia bizi energia hazkundeaberoa elikadurarenmateria mugimenduaren migrazioetan energia ugaztunaktenperatura energia

6 esanahia zientzian kalean Ekosistemak eta, oro har, izaki bizidunen eta ingurunearen arteko harremanak aztertzen dituen zientziari deitzen diogu ekologia. Ingurumenarekiko begirunea edo naturaren baitako oreka sustatzea litzateke ekologia. Zientziarekin baino gehiago politika edo gizarte-antolaketarekin zerikusia duen esanahia da. ≠ Ekologia diziplina anitzeko zientzia da. Ekologia zientziaren barruan beste zenbait zientziaren jakintzak aplikatzen dira, hala nola, biologia, zoologia, botanika, geologia, geografia, kimika, fisika, ekonomia, matematika eta abarren jakintzak.

7

8 Biotopoa bizitzaren euskarri diren faktore abiotikoen (bizirik gabekoen) multzoa da. Biotopoetan faktore fisiko-kimiko askok dute eragina, honako hauek nagusiki: erliebea, argia, tenperatura, presioa eta ingurunearen osaera kimikoa (ura-ren gazitasuna, lurzoruaren osaera…). Biotopoaren osagai biologikoen multzoa da, hau da, eragile biotikoen (bizia duten izakien) multzoa; beste era batera esanda, izaki bizidun guztien multzoa litzateke biozenosia. Leku horretako bizidunez ari gara, leku horretan bizi diren bizidunen populazioez. Bizidun horien guztien multzoak osatzen du ekosistemaren alderdi edo faktore biotikoa, biozenosia hain zuzen ere. Bizidunen arteko harremanez ari gara, bai espezie berekoen arteko harremanez bai espezie desberdinekoen artekoez. Bizidunen eta ingurunearen arteko harremanez ari gara, inguru horretan faktore abiotikoek (bizirik gabekoek) eta biotikoek (izaki bizidunek) dituzten harremanez, bizidunek eta inguruneak elkarren artean duten erlazioaz.

9

10 elika-sare Ekosistemetako harremanak ezin dira erabat sinplifikatu, eta kate trofikoak errealitate nahiko konplexuak izaten dira. Askotan, kate baino areago, sare izaten dira,elika-sare. Elika-katea Elika-katea bizidunen artean elikadurari dagokion loturari esaten zaio. Bizidun batzuek beste batzuk jaten dituzte eta horiek, era berean, beste bizidun batzuen elikagai dira.

11 Maila trofikoa elikadurari dagokiona da, hau da, nork nor janez elikatzen den adierazten duena. ekoizle Ekosistemetan funtsezko osagai dira gai inorganikoetatik gai organikoak ateratzeko ahalmena duten bizidunak (landareak, funtsean), horiek baitira materia biziaren benetako ekoizle. kontsumitzaileak deskonposatzaileak Horiez gain, ordea, izaki kontsumitzaileak (beste hainbat bizidunez elikatzen direnak) eta deskonposatzaileak (bizidunen deskonposizoaz elikatzen direnak) ere badira, ekosistema bateko maila trofikoaren osagai, horiek ere.

12 % 10 Maila bakoitzak duen energiaren %90-a bizi funtzioetarako erabiltzen da. Soilik %10-a iragaten da mailatik mailara.

13 X 10 1 kg arrano osatzeko, 10 kg bigarren mailako kontsumitzaile, 100 kg lehen mailako eta 1 tona ekoizle behar izan dira.

14

15 kontserbazioa Orain, XXI. Mendearen hasieran, laugarren etapan sartu beharko genuke, naturaren kontserbazioa gizaki guztion printzipio nagusitzat hartuta.

16

17 Lurreko baliabideak ez direla amaiezinak guztiok dakigu, eta begi-bistakoa da baliabideak zaintzen ez baditugu gero eta urriagoak izango direla. Gure planetarekiko eta bizidun guztienganako errespetuzko eta maitasunezko kultura unibertsala izan behar dugu helburu.

18

19


Download ppt "Zein dira bizitzaren ezaugarri nagusiak diren funtzio espezifiko horiek?"

Similar presentations


Ads by Google