Presentation is loading. Please wait.

Presentation is loading. Please wait.

Lan hau Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago

Similar presentations


Presentation on theme: "Lan hau Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago"— Presentation transcript:

1 Lan hau Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago
Lan hau Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Hala ere, emakume artisten lanei buruzko material urria denez, DBHko bigarren zikloan ere erabil daiteke. Artista bakoitzari lotutako informazioaren hasieran, fitxa bat dago; fitxan honako datu hauek topa daitezke: noiz jaio zen, noiz hil zen, zein mugimendu artistikoren partaidea izan zen (sailkapena posible den heinean), noren eragina izan zuen, eta artelan batzuen izenak. Halaber, diapositiba hauen azpian artista bakoitzari buruzko informazio gehigarria dago; artista horri dagozkion ezaugarriak (bizitzaren eta lanen inguruko zehaztasunak) azaltzen dira atal horretan. Diapositibetan oso informazio laburra dago. Dena den, irakasleak eman beharreko azalpenak azpian dauden oharretan oinarritu daitezke. Artista bakoitzaren inguruko informazioa lortzeko, goiko barran IKUSI sakatu behar da, eta horren barruan, OHARRAK. Hor ikus daiteke artista jakin bati buruzko informazioa. Diapositibara itzultzeko, IKUSI sakatu behar da, eta horren barruan, NORMAL. Artista bakoitzari lotutako informazioa bukaeran ageri da (oharretan berriro ere) nondik hartu diren argazkiak. Bibliografia lanaren amaieran dago.

2 Emakume artistak Errenazimentutik XXI. mendera arte
Lan honetan emakume artista batzuen bizitza, estiloa, lanak eta, batzuetan, argazkiak ageri dira. Emakume desberdinak dira, eta, era berean, desberdinak haien lan egiteko erak, gaiak, bizimodua eta bizitzari eskatu ziotena ere. Emakume horiek, ordea, badute antza honetan: gehienak ezezagunak egiten zaizkigu, gehienok ez ditugu eskoletan ikasi, ezta haiek egindako lanak ikusi ere, Artearen Historiako ikasliburuetan ―salbuespenik badago?― ez baitira ageri. Azken aldian, ordea, zenbait museotan emakume artisten erakusketak egiten hasi dira, eta, gutxi badira ere, libururen bat aurki daiteke emakumeek egindako lanari buruz; batzuetan emakume artista bati bakarrik eskainita, beste batzuetan arte-mugimenduari edo garai artistikoei egiten zaien ataletan. Hori dela eta, emakume artisten izen batzuk ezagutzen hasi gara, baita egin izan dituzten lan bikainak ere. Ondorengo diapositibetan emakume horietariko batzuk bakarrik ageri dira. Guztira, hogei artista eta emakume artisten mugimendu bat aurkezten dira powerpoint honetan. Gehienak pintoreak dira, baina badira eskultore batzuk eta argazkilari bi. Errenazimentuan hasita, gaur arte daude sailkatuta. Lan honen helburua ez da artisten panorama orokorra azaltzea, baizik eta emakumeen lan artistikoen inguruan jakin-mina piztea.

3 Emakume artistak Garai batean, pentsatzen zen emakume artisten lanak eta gizonezkoen lanak pareko baldintzetan plazaratu behar zirela. Gaur egun, oso uste inozoa ematen du orduko hark. Emakume artistek traba handiak gainditu behar dituzte karrera artistikoa eta familia-bizitza uztartzeko. Emakume batzuek larrutik ordaindu behar dute bizitza profesionala izatea. Beraz, egoera hau aldatu nahi badugu, gizartearen arauak aldatu behar dira, emakume artistek beren sortze-lana egiteko eta lanak kaleratzeko Diapositiba honetan ageri den testua ez dago soilik lotuta pinturan edo eskulturan aritzen diren emakumeei. Nahiko uste zabala da literaturan, bertsolaritzan, diseinuan…aritzen direnek arazo handiak izaten dituztela beren lana bizitza pribatuarekin uztartzeko. Gaur egun, emakume artista garrantzitsu ugari daude, baina XX. mendera arte, emakume artista gutxi ezagutu dugu. Emakumeek aukera gutxi izan dituzte kulturara hurbiltzeko, eta horrek azaltzen du, nolabait, emakume artisten urritasun hori. Hala ere, salbuespen bat badugu XVII. mendean Frantziako emakume aristokraten artean: Edertasunaren Aretoak (Les salons précieux); izan ere, politikan, literaturan eta artean eragin handiko guneak izan ziren. Lan honetan ikusiko ditugun emakume gehienak kultura-giroan jaio ziren, edo familia aberatsekoak ziren, garai hartan horiek baitziren orduko emakume-eredutik aska zitezkeen bakarrak. XX. mendean, I. Mundu Gerraren eraginez, emakumeak askatzeko lehen mugimenduak sortu ziren, eta emakume gehiago agertu ziren artearen giroan. Ezagunak dira Natalia Gontxarova eta Liuvov Popova Errusiako abangoardistak, Meret Oppenheim eta Leonora Carrington surrealistak, eta Gabriele Münter espresionista, besteak beste. Oro har, esan daiteke emakume asko –ez guztiak– bai antzinakoak, bai gaur egunekoak bakar-bakarrik ibili direla sortze-lanetan: maiz askotan, beren lana plazaratzeko aukera izan dute, gizon artisten alboan egon direlako. Baina emakumeak sekula ere ez dira mugimendu artistiko jakin baten buru edo lider izan.

4 Artemisia Gentileschi Rosalba Carriera Yun Bing Berthe Morisot
Tina Modotti Frida Khalo Georgia O'Keeffe Barbara Hepwoth Helen Frankenthaler Niki de Saint Phalle Louise Bourgeois Dora Salazar Kara Walker The Guerrilla Girls Barbara Kruger Sofonisba Anguissola Artemisia Gentileschi Rosalba Carriera Yun Bing Berthe Morisot Sonia Delaunay Camille Claudel Liuvov Popova Varvara Stepanova Dora Maar Lan honetan agertuko den lehen artista Errenazimentu garaikoa da. Hala ere, arte arloan beste emakume batzuk ere ezagutzen ditugu lehenagotik. Antzinako mito batek kontatzen du lehen emakume artista Kora izeneko bat izan zela. Maitalearen silueta marraztu zuen, gerran zegoen bitartean hura gogoan izateko. Erdi Aroan, kaligrafo- eta ilustratzaile-lanetan mojak izan ziren garrantzitsuenak. Emakumeek komentuetan soilik aritu zitezkeen lan intelektualetan, eta badirudi mojek egindakoak direla Gironako beatoa eta Bayeux tapiza famatuak. Askotan, zaila da jakitea eskuizkribuen egileak gizonak ala emakumeak ziren; izan ere, garai hartan ez zen lanik sinatzen, autorearen kontzeptua ez baitzen garatu Errenazimentura arte; hori dela eta, ez dago jakiterik egileak nor ziren. Hala ere, badakigu Hildegard von Bingen moja izan zela Scivias liburuaren egilea. Liburu horrek salbamen-historia azaltzen du, eta kolore biziko irudiz apainduta dago. XIII. mendetik aurrera komentutik kanpo ere hasi ziren liburuak irudikatzen, eta, gutxi izan arren, emakume miniaturistarik izan zen. Horien artean, Berry dukearen orduen liburua dugu. Bourgot izeneko emakumeak irudikatu zuen, bere aitarekin batera. Errenazimentutik aurrera, egilearen kontzeptua garatzearekin batera, emakume artistak ezagutzen hasi ginen. Garai horretakoa dugu lehen artista: Sofonisba Anguissola.

5 Sofonisba Anguisola Cremonan (Italia) jaio zen, 1527an
Palermon (Italia) hil zen, 1625ean Mugimendua: Errenazimentua (erretratu egilea) Artelanak: Xake partida, Autoerretratua, Mutiko baten erretratua Eragina: Tiziano eta Greco Garaiko emakume artista gehienak artista baten alaba izaten baziren ere, hori ez zen izan Sofonisbaren kasua. Familia noble batean jaio zen, eta bere aitak, Castiglionek Il cortesano liburuan ematen zituen gomendioei jarraituta, sei alabei ikasketa hauek eman zizkien: literatura, pintura, musika eta kantua. Sofonisbak bere hiriko pintoreekin ikasi zuen. Handik aurrera, ondo eta egoki ikusten hasi zen emakumeek arte-ikasketak egitea, eta ohitura hori zabaldu zen nobleen artean. Garai hartan, emakume artisten kontra aurreiritzi handiak zeuden, baina Sofonisbak, talentu handia zuenez, bere lanak kaleratu ahal izan zituen. Hasierako koadroetan pintorearen neba-arrebak izan ziren protagonistak. Hogeita bi urte zituela, Erromara joan zen. Han, Michelangello ezagutu zuen, eta eskultorearen aholkuak jaso zituen. Giorgio Vasari artearen historialariak Sofonisba Anguissola aipatu zuen bere liburuan. Hala ere, garaiko emakumeek baino laguntza handiagoa izan arren, emakumea izateagatik izan zituen hainbat muga: ezin izan zuen anatomia ikasi, ezta modeloak naturaletik pintatu ere, begi onez ikusten ez zelako andreek bi jarduera horietan aritzea. Sofonisbak eszenak zehaztasun handiz pintatu zituen. Erretratuetan eman zuen bere onena, pertsonaren izaeran sakontzeko gaitasun handia baitzuen. Erretratuetan estilo berria ezarri zuen: pertsonaiak naturaltasunez ageri dira. Koadro gehienetan familiakoak eta Sofonisba bera ageri dira. Emakume pintore hau bere autorretratuan harro ageri da, zuzen, kanpora begira. Autorretratuak ispiluari begira egiten zituzten artistek; horietan ikus dezakegu artistek beren buruari buruz zuten irudia. Koadro horien artean dugu Xake jokoa eta Hamilkar, Minerva eta Hasdrubalen erretratuak.

6 Sofonisbaren autorretratua
“Bizitza sorpresaz beterik dago; une eder horiek harrapatzen saiatzen naiz, begiak zabal-zabalik” Familia noble batean jaio zen. Eredu errenazentistari jarraiturik, bere aitak sei alabei aparteko hezkuntza eman zien. Errenazimentu-garaian, pintura arloan, ospe handia izan zuen lehen emakumea da. Batez ere, erretratuak pintatu zituen. Madrileko gortean lan egin zuen eta Filipe II.a erretratatu. Bere bizitzaren amaieran, Van Dyckek erretratatu zuen bera . Gai erlijioso gutxi pintatu zituen, eta koadro horietan, hain zuzen, muga teknikoak sumatzen zaizkio: zailtasun handiak ditu talde handien konposizioan eta airetiko perspektiban. Geroago, Espainiako gorteak gonbidatuta, Espainiako hainbat handikiren zirriborroak egin zituen, Filipe II.aren erretratua eta Isabel Valoisekoarena. Lehen aipatu bezala, bere koadro gehienak erretratuak izan ziren, pintura- estilo horretan jardutea emakumeentzat egokia zela uste zelako, eta hala egingo dute emakume pintore askok handik aurrera. Sofonisbak berak sinatutako bederatzi koadro daude. Adituen ustez, beste hogeita sei koadro ere bereak izan daitezke, nahiz eta bere sinadura agertu ez. Madrileko gortetik itzuli, eta Genovan hartu zuen etxea; bertan, pintatzeko estudioa jarri zuen. Filipe II.ak eman zion pentsioak eta gizon dirudun batekin ezkondu izanak eman zioten askatasunez pintatzeko aukera. Nahiko ospetsua izan zen; horregatik, pintore askoren bisita izan zuen bere etxean. Horien arteko bat Van Dyck izan zen. Hark Sofonisbaren hainbat erretratu egin zituen, jadanik emakume zaharra zela. Laurogeita hamahiru urte zituela hil zen. Bizirik egon zen bitartean, garaikideek Sofonisba Angissola aintzat hartu zuten. Irudiak: Wikimedia Foundation. Sofonisbaren autorretratua Sofonisba Anguisola

7 Sofonisbaren familia Isabel Valoisekoa Sofonisba Anguisola

8 Bianca Ponzoniren erretratua Filipe II.aren erretratua
Sofonisba Anguisola

9 Artemisia Gentileschi
Erroman (Italia) jaio zen, 1593an. Napolesen (Italia) hil zen, 1652an. Garaia: Barrokoa (tenebrismoa). Artelanak: Susana eta agureak, Judith eta Holofernes, Autoerretratua. Eraginak: Caravaggio, Orazio Gentileschi. Artemisia Erroman jaio zen. Orazio Gentileschi pintoreak, bere aitak, txikitatik pinturaren nondik norakoak erakutsi zizkion. Garaiko beste emakume pintoreek bezala, etxean jaso behar izan zituen pintura-ikasketak. Hamazazpi urte zituela, lehen obra garrantzitsua egin zuen: Susana eta agureak. Obra horretan, Susana ez du albo batean kokatzen ―Tintorettok egiten zuen moduan―; mihisearen erdigune osoa eskaintzen dio koadroan. Horrela, ikuslearen begirada atzean dauden agureengana desbideratzen du Artemisiak. Lehenengo lana Florentzian egin zuen, bertan bizi izan baitzen 1620ra arte. Geroago, Venezian, Erroman, Londresen eta Napolin egin zuen lan. Venezian, bere prestigioari esker, Accademia del Disegnon sartu zen lehenengo emakumea izan zen. Erromara joanda, Gregorio XV.aren eta Urbano VIII.aren enkarguak izan zituen, bereziki lan erlijiosoak: Deikundea, Joan Bataiatzailearen bizitzako hainbat pasarte... Erromatik Napolira joan zen. Napolin, Europatik iristen zitzaizkion lan-eskaerak egiteko tailer handi bat sortu zuen, eta, aitari laguntzeko egin zuen bidaia bat kenduta, han geratu zen hil arte. Bidaia hartan, aitak Greenwich-eko Gozamen Etxeko dantza-aretoa pintatu behar izan zuen Londresen, Erreginak aginduta. Aita hil zenean, Artemisia bertan geratu zen, nobleziaren erretratuak egiteko enkarguak izan baitzituen. Garai horretakoa da Autoerretratua, pinturaren alegoria gisa. Eskortzo gogorrean ageri da pintorea, pintatzea zein lan gogorra den erakusteko. Argi- iluna landu arren, Artemisia Gentileschik ez du Caravaggioren tenebrismo bortitza lantzen, eta kontrasteak leunagoak dira. Handik Napolira abiatu zen berriro. Bertan hil zen, 1653an. Hil eta gero, haren lana ahaztu egin zen.

10 Artemisia Gentilleschi
                                         Artemisiak erretratu bikainak eta gai erlijioso ugari pintatu zituen. Barrokoaren dramatismoa islatzen du bere lanetan; ezaugarri horretan, kolore bizien erabileran eta koadroak errealismo handiz aurkezteko moduan nabaritzen zaio Caravaggioren eragina, atsekabea ekidin barik. Emakume pintore honek tamaina handiko koadroak pintatu zituen; horietan gai bibliko edo historikoak landu zituen: emakume borrokalariak, emakume gerlariak... denak indartsuak, bortitzak izaterainokoak, beren buruaz beste egiteko edo inoren bizitza kentzeko prest daudenak. Horrela pintatzen ditu Judith (Holofernes jeneral asiriarra hil zuena), Kleopatra (bere buruaz beste egin zuena, erromatarren eskuetan ez erortzearren) edo Lukrezia (bere senarra saldu baino lehen suizidatu zena). Artemisia Gentilleschiren lanik garrantzitsuena Judith multzoari eskainitakoa da. Judith alargun juduak ejertzito siriarraren atzaparretatik askatu zuen bere hiria; hori lortzeko, Holofernes jeneral asiriarra mozkorrarazi, eta burua moztu zion. Koadro horretan Judith ageri da Holofernesi zintzurra mozten ari zaiola, zehaztasun handiz. Holofernesi odola dario eztarritik; Judithek bere jantzia ez zikintzeko, gorputza aldendu egiten du. Burua labanaz moztu bitartean, hoztasun handia antzematen zaio aurpegian. Artemisiak gaztetan jasandako bortxaketak izan omen zuen eragina koadro horretan. Gertaeraren osteko epaiketan, artista torturatu egin zuten, salaketa egiaztatzeko: orduan jasandakoak eragin zion, ziur aski, hainbat koadro pintatzeko eran. Arte-aditu batzuek mendekua ikusten dute, artistak koadroetan eszenak erakusteko moduan. Artemisia Gentilleschi

11 Artemisia Gentileschi
.. Barrokoaren garaian, emakume pintorerik famatuena izan zen. Florentzian, Napolin eta Venezian egin zuen lan. Aitarekin batera, Karlos I.aren enkargua egin zuen, Londresen. Lan garrantzitsuena, Judith eta Holofernes. Koadro erlijioso ugari: Deikundea, S. Joan Bataiatzailearen jaiotza, David eta Betsabe Bizitzaren amaieran, Caravaggioren estilo naturalistatik aldendu, eta klasizismora hurbildu zen. David eta Betsabe koadroari ez dario aurreko koadroen tentsio dramatikorik: irudiak luzatuta ageri dira, eta paisaiak era lasaian inguratzen ditu pertsonaiak. Irudiak: Wikimedia Foundation. Judith eta Holofernes Artemisia Gentileschi

12 Rosalba Giovanna Carriera
Venezian (Italia) jaio zen, 1675ean. Venezian (Italia) hil zen, 1757an. Garaia: Barrokoa, rokoko mugimendua (Veneziako eskola). Artelanak: Karlos Estuardoren erretratua, Amalia enperatriza, Andrea ilea mozten. Eraginak: Andrea Carriera, Giovanni Pellegrini. Rosalba Carriera, funtzionario publiko baten alaba, Venezian jaio zen. Alba Forestik, Rosalbaren amak, parpailak egiten zituen etxeko ekonomian parte hartzeko. Musika, latina eta frantsesa ikasi zituen Rosalbak, eta txikitatik, jada, talentu artistiko handia agertu zuen. Hasieran, amari lagundu zion bere lanbidean: parpailentzako irudiak diseinatu zituen; horrez gain, bolizko kutxen gainean miniaturak pintatu zituen, oso preziatuak. Geroago etorri zen mihisean pintatzea. Frantzian eta Italian rokoko estiloaren bultzatzailea izan zen. Hogei urte zituela, pastel-teknika ikasi zuen, eta hura erretratuetan erabili. Teknika hori modan jarri zuen berak; izan ere, ordura arte, pastela olio- koadroen kopiak egiteko soilik erabiltzen zen. Pastel-teknika erabilita, ospe handiko bezero dirudun asko erretratatu zituen. Rosalbak xehetasun handiz pintatzen zituen bere koadroetako pertsonaiak: gorputza pixka bat bueltaturik eta burua ikusleari biraturik, bezeroen bizimodu aberatsa ondo islaturik (parpailak, bitxiak, larruazalak, urrezko galoiak, belarritakoak....). Parisera joan zen 1720an, eta han bere erretratuek arrakasta handia izan zuten, kolorearen erabilera bikainagatik eta erretratatuen izaera ondo jasotzeagatik. 1705ean, Erromako S. Luis Akademiako kide onartu zuten, eta 1720an, Parisko Pintura eta Eskulturaren Errege Akademian. Rosalbak gai asko jorratu zituen bere lanetan: miniaturak, erretratuak, genero-pinturak eta mitologia. Erregeen familiak pintatzeko enkargu ugari izan zituen. Parisen urtebete igaro eta gero, Veneziara bueltatu zen. Han igaro zituen urte gehienak. Itsu geratu zen, 71 urte zituela. 1757an hil zen.

13 Rosalba Giovanna Carriera
Melchior de Polignac Erretratuak pastel-teknikaz pintatu zituen zuzenean, aurretik zirriborrorik edo diseinurik egin barik. Horretan, trebetasun handia erakutsi zuen Rosalbak. Emakumezkoen erretratuak egin zituen bereziki. Boliaren gainean pintura- teknika berria erabili zuen miniaturak egiteko: horrexek eman zion ospe handia; izan ere, Europako miniaturistarik onenetakoen artean kokatzen dute adituek. Autoerretratu ugari utzi ditu. Autoerretratu horietan pintorearen bilakaera antzematen da: 1709an, gaztetasunaren poztasuna eta alaitasuna ageri du lehen autorretratuan; 1746an, itsu geratu aurretik pintatu zuen beste batean, ordea, bakardadea eta tristezia erakusten ditu Rosalba Carrierak. Irudiak: Wikimedia Foundation. Rosalba Giovanna Carriera Rosalba Carriera

14 Rokoko estiloaren bultzatzailetariko bat izan zen.
Txikitatik talentu artistiko handia agertu zuen. Amari lagundu zion bere lanbidean: parpailentzako irudiak diseinatu zituen. Erretratugile oso ospetsua izan zen, pastel-teknika aplikatu baitzuen erretratuetan. Parisko Errege Pintura Akademiako kide izendatu zuten. Artelan ugari: miniaturak, erretratuak, mitologia... 1746an, itsu geratu zen. Rosalba Carriera

15 Leblond umearen erretratua
Autoerretratua bere ahizparen koadroa eskuan duela Rosalba Carriera

16 Yun Bing Jiang Su-n (Txina) jaio zen, 1670ean.
Txinan hil zen, 1710ean. Mugimendua: Qingyu. Artelanak: Emakumea udazkeneko lorategian, Liliak, Urreliliak. Eragina: Yun Shouping. Yun Bing Txinan jaio zen, 1670ean, Chang Zhoun (Jiang Su eskualdean). Qing dinastia garaian bizi izan zen, Kang Xi enperadorearen aldian. Aita, Yun Shouping, pintore famatua izan zen. Pintore hark tradizio errealistari jarraitu zion. Xehetasunak fin-fin landu zituen Yun Shoupingek; denbora luzean eredu izan zen txorien eta loreen pinturan. Txinatar pintura kaligrafiaren adar autonomo gisa hasi zen, eta kaligrafiako material berdinak erabili zituen: pintzelak, tinta, tintontzia eta arroz-papera. Txinako pintura tradizionalean hiru gai lantzen ziren: paisaia, loreak eta txoriak, eta giza irudiak. Pintura horietan guztietan olerkiak edo hitz kaligrafiatuak ager zitezkeen, hiru gai horiek pareko izaera artistikoa zutelako. Yun Bingek pintura tradizionaleko bigarren atala (txoriak eta loreak) landu zuen. Txikitatik bizi izan zen pintura-giroan, eta, maiz askotan, aitaren lanak kopiatu izan zituen; horrela ikasi zuen aitaren pintatzeko teknika. Gainera, ohitu egin zen etxe inguruko lore, landare eta intsektuei behatzen ─geroago, behin eta berriro pintatuko zituenak─. Loreak eta txoriak errealismo handiz irudikatu zituen. Argi-iluna erabili zuen irudiei bolumena emateko, eta hirugarren dimentsioa (sakonera) erakusten saiatu zen. Garai hartan, oso preziatuak izan ziren Yun Bingen pinturak, kolore bikainak izateagatik: eguzki-argiz beteriko loreak. Egin zituen pintura gehienak loreen, landareen edo txorien pinturak dira. Hala ere, emakume baten erretratua ere ailegatu zaigu: gau-giroko paisaia batean ageri da, olerki batez apainduta. Irudiak: Asian Art Museum San Francisco.

17 Pintore famatu baten alaba izan zen.
Aitak irakatsi zion loreak eta txoriak pintatzen. Etxe inguruko naturak iradoki zizkion pintatzeko gaiak: loreak, intsektuak, larreak... Argi-iluna eta sakontasuna lantzen ditu bere lanetan. Batzuetan, olerkiak idazten ditu koadroetan. Loreen edertasuna eta esanahi sinbolikoa azaltzen ditu. Yun Bing

18 Yun Bing

19 Berthe Morisot Bourges-en (Frantzia) jaio zen, 1841ean.
Parisen (Frantzia) hil zen, 1895ean. Mugimendua: inpresionismoa. Artelanak: Udako eguna, Bois de Boulogneko basoa, Sehaska. Eragina: Monet, Renoir, Corot. Berthe Morisot goi-mailako familia batean jaio zen. Zazpi urte zituela, Parisera joan zen, eta, han, ahizpa eta biak pintura ikasten hasi ziren. Louvreko museoko pinturak kopiatzen aritu ziren; horrela ezagutu zituzten Rubens, Rousseau, Corot eta maisu handiak. Corot bera familiaren laguna eta bi ahizpen jagole izan zen. Parisko Erakusketa Ofizialean erakutsi zituen bere koadroak, 10 urtez. Bertheren lehen erakustaldian, 1864an, tamaina txikiko bi paisaia erakutsi zituen. Laster bereganatu zuen inpresionisten teknika: tamaina txikiko koadroak egiten zituen aire zabalean, eta, gero, estudioan, obra handiak bilakatzen zituen. Erakusketa haietan, urtera arte aurkeztu zituen Corot-en estiloko paisaia lasaiak: Normandiako etxola (1865), besteak beste. 1874an egin zen lehen erakusketa inpresionistan hartu zuen parte bederatzi lanekin; horien artean, Sehaska. Handik aurrera inpresionisten erakusketa guztietan egon zen. Bertheren karreraren norabidea Monet ezagutu zuenean aldatu zen, 1868an. Handik aurrera, Moneten hainbat koadrotan agertuko da: Balkoia (1869) eta Atsedenaldia (1870). Berthek ere izan zuen eraginik Moneten lanetan, aire zabalean pintatu behar zuela konbentzitu baitzuen. Monet inpresionisten taldera ere hurbildu zuen Berthek, baina hura ez zen inoiz sentitu taldearen partaide. Morisot Moneten anaia batekin ezkondu zen. Bizitza osoa eskaini zion pinturari, nahiz eta bizitzeko horren beharrik izan ez. Emakume pintorearen etxea intelektualen eta artisten elkargunea izan zen; lagunen artean Baudelaire, Zola eta Rossini aipa daitezke. 1892an, bere lehen erakusketa indibiduala egin zuen. Hil baino lehen, hainbat erakusketatan hartu zuen parte: Londresen, Bostonen, Bruselan eta AEBn.

20 Berthe Morisot, Manetek pintatuta
Balkoian Pinturak pintzelkada handiz egindakoak dira, noranzko guztietan aplikatuta. Bertheren lanei gardentasuna antzematen zaie, ñabardurak, distirak. Argiak objektuen gainean egiten dituen forma-aldaketak aztertu zituen. Olioa eta akuarela baliatu zituen koadroak egiteko, baina, olioa erabiltzen zuenean, akuarelaren beraren efektu piktorikoak lortzen zituen. Gai ohikoenak paisaiak eta emakumeak eta umeak izan ziren, etxe barruan zein kalean. Aukeratu zituen gaiek garaikoen onespena izan zuten, emakumeen ustezko izaerarekin bat zetozelako: amatasuna eta andrazkoen sentikortasuna. Arte-kritikariek honela definitu zuten Berthe Morisoten estilo piktorikoa: bat-batekoa, arina eta femeninoa. Irudiak: Wikimedia Foundation. Berthe Morisot

21 Bizitza osoa eskaini zion pinturari, nahiz eta bizimodua ateratzeko horren beharrik izan ez.
Psike Berthe Morisot

22 Familia aberats batean jaio zen.
Louvre museoan, bertako artisten lanak kopiatuz ikasi zuen pintatzen. Inpresionistekin lan egin zuen. Ezkondu eta gero, etxe barrualdeko eszenak pintatu zituen bereziki. Senideen erretratuak egitera mugatu behar izan zituen bere lanak. Hori da, hain zuzen ere, garaiko emakumeek izan zuten muga artistikoa eta soziala. Manet Wigth irlan Berthe Morisot

23 Udako eguna Sehaska Berthe Morisot

24 Sonia Delaunay Gradizhsk-en (Ukraina) jaio zen, 1885ean.
Parisen (Frantzia) hil zen, 1979an. Mugimendua: kubismoa, orfismoa. Artelanak: Neskak bainujantzian, Emakumea, kultura eta gizartea, Aldibereko kontrasteak. Eraginak: Robert Delaunay, Kandinsky. Sonia Delaunay Ukrainan jaio zen. Gurasoek lantegi batean lan egiten zutenez, osaba dirudun batek hartu zuen alabaren hezkuntzaren ardura S. Petersburgora joan ziren bizitzera. Bertan, Artea ikasten hasi zen; geroago, Alemaniara joan zen, eta, handik, Parisera. Ikasketak amaitu eta gero, familiak Sonia etxera itzultzea nahi izan zuen; bera, ordea, arte kritikari batekin ezkondu zen, Parisen geratu nahi zuen- eta. Baina handik urtebetera dibortziatu, eta ezagutu berri zuen Robert Delaunayrekin ezkondu zen, 1910ean. Aurrerantzean, oso lankidetza estua izan zuten senar-emazteek: ideia estetiko berdinak zituzten, artearen inguruko elkarrizketak egiteko ohitura zuten, elkarri eragin zioten, eta elkarrekin egindako lan ugari egin zituzten. Soniak etxeko ekonomiaren ardura hartu zuen bere gain; hori dela eta, pintura utzi egin behar izan zuen albo batera, Robert hil arte, 1941ean. Emakume honen lanaren oinarrian, Gauguinen eta Van Goghen koloreak eta kubismoaren ikerketa zeuden; Errusiako arte herrikoiak eta Larionovek eta Goncharovak ere eragin zuten haren estiloan. 1910etik aurrera, pintura abstraktuaren era berriak sortu zituen, bere senarrarekin batera: kolore hutsak elkarren ondoan jarrita (prismetan apurtuta), aldiberekotasunezko kontrasteak lantzen hasi zen. Pintore-lanetan hasiera arrakastatsua izan arren, 1909tik aurrera, arte aplikatuetan aritu behar izan zuen, bera izan baitzen etxeko diru-iturria n, semea izan zuenean, oihal zatiz egindako ohazala −Errusiako nekazariek egiten zutena bezalakoa− hartzen da haren lehen lan abstraktutzat. Ohazal horretan uztartu zituen pintura kubista eta Errusiako arte herrikoia. Urte berean, lehen aldibereko jantzia sortu zuen: hainbat ehunez (franela, organdi eta zeta) egindako jantzia, kolore bizietakoa. Azken finean, collageren teknika kubista aplikatu zuen moda giroan.

25 “Nik hiru bizitza izan ditut: lehenengoa, Robert nire gizonari eskaini diot; bigarrena, nire semeari; hirugarrena, laburrena, neure buruari. Ez zait damutzen neure buruari denbora gehiago eskaini ez izana; ez dut astirik izan”. Sonia Delaunay 1917an eta 1918an, Sergei Pavlovich Diaguilev errusiarraren balletarentzako eszenografiak eta jantziak diseinatu zituen Sonia Delaunayk, eta, 1920an, aldiberekotasun-teknika erabilita, oihalak, azaleztapenak eta antzerkirako jantziak. Eskuz pintatutako eta kolore biziz estanpatutako oihal horiek garaiko ehungintza irauli zuten. Artistak bere bizimoduan ere aplikatu zuen artea ulertzeko era berezi hori. Behin, Soniak jantzi abstraktu bat eraman zuen Parisko dantzaleku batera; haren lagun batek ikusi zuenean, zera esan zuen: “Bere jantzian gorputz bat darama”. Robertek esaten zuen jantzi haiek koadro biziak zirela. 1925ean, Parisko Arte Dekoratzaileen Nazioarteko Erakusketan hartu zuen parte, eta han Aldibereko Boutiquea erakutsi zuen. Han zeuden jantziek zeta, artilea eta metala konbinatzen zituzten, eta koloreak graduazio geometrikoa zuen. Soniak garai hartan diseinatu zuen arropak bikain uztartzen zituen artea eta hiriko bizimodua, orduko abangoardiak egin nahi zuen moduan. Jantzietan aritzeaz gain, industria-sektorean ere egin zuen lan; Citroen auto baten barrualdea edo ehungintzarako oihalen diseinua, esaterako. 1940tik aurrera, Sonia Delaunayk bere estiloa erraztu eta leundu egin zuen. Senarra 1941ean hil zen: Soniak, bere lanarekin jarraitu bitartean, senarraren lanak zabaltzeari ekin zion. Handik aurrera, Soniari artista-izaera aitortu zioten, eta 1964an Louvreko museoak haren 58 koadro erakutsi zituen. Sonia Delaunay izan zen Louvre museoan erakusketa bat bizitan lortu zuen lehen emakumea. Gaur egun, hainbat museotan ―bere garaian Sonia Delaunayk egin zuen moduan— Artea eta moda uztartuta erakusten da. Irudiak: Titulurik gabe, Icarus, Kartela; Museo Thyssen Bornemisza: Hiru emakume; Archivo Destino: 1937ko Parisko Erakusketa Unibertsalerako zirriborroa. Museo Reina Sofia: Dubonnet. Titulurik gabe Sonia Delaunay

26 S. Petersburgora joan ziren bizitzera.
Ukrainan jaio zen, 1885ean. Soniak 5 urte zituela, osaba batek haren hezkuntzaren ardura hartu zuen. S. Petersburgora joan ziren bizitzera. Parisen arteak ikasi, eta han Robert Delaunay- rekin ezkondu zen. Semea jaio zenean, oihal zatiz egindako ohazala da haren obra abstraktuaren abiapuntua. Icarus Sonia Delaunay

27 Sonia Delaunay Sonia Delaunay

28 Kubismoan, orfismoan eta abstrakzioan aritu zen.
Pintorea eta diseinatzailea (dekoratuak, oihalak eta jantziak) izan zen. Aldibereko jantzien eta liburuen egilea. Aldibereko Boutiqueren sortzailea. Artistaren irudia bere gizonaren mende agertu zen beti. Robert hil eta gero, gizonaren teoriak eta obra zabaltzeko lan egin zuen. Bizirik zegoela, Louvre museoak bere obraren atzera begirakoa egin zion. Hiru emakumeak Dubonnet Sonia Delaunay

29 Camille Claudel Bresse-n (Frantzia) jaio zen, 1864an.
Montfavet-en (Frantzia) hil zen, 1943an. Mugimendua: inpresionismoa. Artelanak: Solaskideak, Helduaroa, Abandonua, Katedrala. Eragina: Rodin. Villenueven jaio zen 1864an. Aita okina zuen, eta ama, mediku baten alaba. Txikitatik, formak eskuz sortzeko eta eskulturak egiteko zaletasun handia izan zuen. Buztinarekin ibiltzen zen jolasean: etxekoak (neba, zerbitzariak...) modelatu zituen. Aitak ulertu zuen zaletasun hori, baina ama gogor jarri zen horren kontra, Camillek nahi zuen eredu hura garaiko emakumeek izan behar zuten bizimodu burgesetik oso urrun zegoelako. 1882an, Arte Ederretako eskolan onartu zuten, eta, urte bat geroago, Parisera joan zen. Han Rodin ezagutu, eta haren tailerrean hasi zen lanean. Camillek azkar ikasi zuenez, Rodinen eskultura handi batzuk landu zituen laguntzaile moduan: Calaiseko hiritarrak eta Infernuko Ateak, adibidez. Elkarren eragina nabaria da bakoitzak egin zituen lan handietan: Rodinen Betiko idoloa eta Claudelen Sakountala; gizonaren Musua eta emakumearen Abandonua. Azken horrek Sakountalaren gai bera du, baina brontzez eginda dago, eta tamaina txikiagokoa da. Garai hartan, Camillek eta Rodinek lankidetza estua izan bazuten ere, Claudelek idatzitako gutunetan salatzen du Rodinek haren ideiak eta eskulturak egiteko erak gutxietsi egiten zituela, baina, gero, aintzat hartu, eta aplikatu egiten zituela bere lanetan. Aditu batzuen ustez, Rodin beldur zen Camillek itzal egingo ote zion, eta ez zion inoiz lagundu bere lana kaleratzen. Amoranteak izan ziren bi eskultoreak, baina harreman zailak eta gatazkatsuak izan zituzten. Rodin beste emakume batekin (Rose Beuret) zegoen lotuta, eta ez zuen inoiz asmorik izan hura abandonatzeko.

30 Camille Claudel 1864-1943 Oso historia tragiko baten protagonista.
Emakume autoritarioa eta independentea izan zen; txikitatik izan zuen eskulturarako zaletasun handia. Rodinen tailerrean laguntzaile gisa hasi zen. Rodin amorantea izan zuen, eta lan batzuk bien artean egin zituzten. 1892tik aurrera, bere kabuz ibili zen lanean. Oso lan modernoak eta kalitate handikoak zizelkatu zituen. Trebetasun tekniko handia izan zuen, bereziki marmola lantzeko. Camilleren lan batzuk Rodinek sinatu zituen. Camille Claudelek artelan propioak egin zituen, Rodinen alboan egon zen azken urteetan. Horien artean ditugu Balsaren hainbat bertsio eta Chatelaine txikia. Naturaletik beste lan batzuk egin zituen: Clotho, Solaskideak eta Olatua. Rodinekin apurtu izanak inspiratu zion Claudeli lan onenetariko bat: Helduaroa. Bertan, belauniko dagoen emakume gazte batek besoak luzatzen dizkio adineko gizon bati. Gizonak bizkarra ematen dio, ordea: aingeru-sorgin itxurako emakume zahar batek (Heriotza ote?) besoekin biltzen du gizona atzetik, berarekin eramateko asmotan. Gaztetasun galduaren alegoria da Helduaroa. Bitan geratu zen haurdun Camille Claudel, baina abortatu egin behar izan zuen. Bigarren abortua izan ondoren, Camillek Rodin abandonatu egin zuen depresio handi batek jota. Emakumea bere estudioan itxi zen, izan ez zituen umeen buruak behin eta berriro egiteko, berehala suntsitzen zituen arren. Camille Claudelek ez zuen familiaren laguntzarik izan; izan ere, amak eta ahizpak ez zuten begi onez ikusten artistaren bizimodu hura, eta Paulek, hain kuttuna izandako anaiak, katolizismora aldatuta, ez zituen onartzen arrebak eskultorearekin zituen harremanak. Bakarrik eta diru barik, krisi psikologiko gogorra jasan zuen. Lan-martxa ikaragarrian sartuta, oso lan finak egin zituen: Ametsa suaren bazterrean, adibidez. 1906tik aurrera egin zituen lan gehienak txikitu egin zituen. Aita hil zenean, 1913an, familiak psikiatriko batean sartu zuen, eta handik ez zen inoiz atera. Pertsekuzio-mania diagnostikatu zioten, Rodinek eraso egingo ziola eta bere lanak lapurtuko zizkiola esaten baitzuen emakume eskultoreak. Camille Claudel

31 Camile Claudel, 18 urte zituela
Medikuek eskatu zioten arren, ez zuen berriro ezer zizelkatu. Geroago, Camille sendatu zen, eta, nebari handik ateratzeko erregu lazgarriak egin bazizkion ere, 30 urte eman zituen psikiatrikoan itxita. Amak bisitak eta gutunak debekatu zizkion, eta, Paul kenduta (15 bisita egin zizkion), familia ez zen inoiz artista ikustera joan. Izenik gabeko hilobian lurperatu zuten: zenbakiak baino ez zizkioten jarri (1943- n392). Paul hil eta gero, ondorengoek hilobi duina eman nahi izan zioten Camilleri, baina, orduan, kanposantuan lan batzuk izan zirela-eta, artistaren hilobia ez zen topatu. Claudel ezagunagoa da bere bizitza dramatikoagatik lanagatik baino. Dena den, kalitate handiko lana egin zuen, izugarri modernoa. Eskulturarako gaitasun tekniko handia zuen, eta bikain lantzen zuen marmola. Camille ez zen izan, soilik, Rodinen ikasle aurreratua; izan ere, batzuetan zaila da esatea nor zen ikaslea eta nor maisua. Camille Claudelen lanetan hiru etapa bereiz daitezke: lehenengoan, nerabea zela, familiaren busto ugari modelatu zituen; gero, Rodinekin batera egindako lanak; azkenik, bakarrik bizi zela, lan helduagoak. Material ugari erabili zituen: marmola, brontzea, onizea eta buztina. Bere artelanetan, Rodinen eraginetik aparte, arte dekoratzailearena eta Japoniako grabatuena antzematen zaio Camilleri. Eskultura gehienetan, erretratuak eta talde eskultoriko biluziak ageri dira, jarrera bihurrian; gai alegoriko ugari landu zituen lirismo eta sentiberatasun handiz. Hainbat erakusketa egin zituen; azkena Parisen izan zen, 1905ean, 41 urte zituela an hil zen. Irudiak: 31.diapositibaren erretratua, Balts-a, Helduaroa, erakusketa eta hilobia, Wikimedia Commons; 35. diapositibaren erretratua, Sakountala, Camile Claudel, 18 urte zituela Sakountala Camille Claudel 31

32 1914an, familiak Camille Claudel psikiatriko batean sartu zuen.
Diru faltak (eskulturaren materialak bereziak eta garestiak ziren) eta Rodinek abandonatzeak ahuldu zuten Claudelen osasun fisiko eta mentala. 1906tik aurrera, Camillek suntsitu egin zituen berak egindako lan gehienak. 1914an, familiak Camille Claudel psikiatriko batean sartu zuen. 30 urtez egon zen bertan, atera gabe. 30 urte horietan ez zioten inoren gutunik eman; nebak, Paul Claudel idazle famatuak, 15 bisita besterik ez zizkion egin, eta amak, bat ere ez. Camille Claudel

33 Balsa Helduaroa Camille Claudel

34 Camille Claudelen erakusketa. Centre International de Deauville

35 “Egin dudan guztia ez dut egin psikiatriko batean giltzaperatuta amaitzeko. Zerbait gehiago merezi nuen”. Camille Claudel Camille Claudel

36 Liuvov Popova Moskun jaio zen, 1889an. Moskun hil zen, 1924an.
Mugimendua: konstruktibismoa. Artelanak: Biluzi kubista, Arkitektura piktorikoa, 5. aktorearentzako lan-jantzia. Eragina: Vladimir Tatlin, Archipenko. Liuvov Popova Moskun jaio zen, merkatari-familia kultu eta dirudun batean. Moskun, arte-ikasketak egin zituen. Pintorearen lanetan eragin handia izan zuten hainbat bidaia egin zituen Errusian eta Italian zehar. Errusian, antzinako ikonoak aztertu zituen; Italian, Giottoren pinturak erakarri zuen Popova bereziki, eta futuristen artelanak ezagutu zituen. Italiatik Parisera joan zen. Parisen Metzinger eta Leger pintoreen lan kubistak ezagutu zituen; Legerren eragina nabaria da Popovak egin zituen tutu eta kono formako irudietan. 1913an, Moskura bueltatu, eta Tatlin-en (errusiar konstruktibismoaren sortzailea) estudioan hasi zen lanean. Errusiar Iraultza baino lehen, Popovak egin zituen lanak Tatlinen estiloari lotuta daude. Hasieran, Koadro kubistak pintatu zituen; gero, futurismoan aritu zen; eta, azkenik, suprematismoan. Errusiar Iraultza izan eta gero, sobietarren alde egin zuen Liuvov Popovak, eta garaiko artistekin lankidetzan aritu. Errusiar abangoardiako kide garrantzitsua izan zen Popova, eta bere lana gizartea aldatzeko idealen zerbitzuan jarri zuen. Abangoardiarekin batera sortu zuen pintura mota hura mundua berregiteko premia iraultzailetik zetorren. Suprematisten (arte ez-objektiboa) taldean sartu zen eguneroko errealitate abstraktutik harago doana ikertzeko. Artista suprematista haiek aldarrikatu zuten astoaren gaineko pintura amaituko zela eta gizarte berri bat eraikitzeko lan sortzaile guztiek herriaren zerbitzuan egon behar zutela. 36

37 Liuvov Popova Merkatari-familia kultu batean jaio zen, Moskun.
Moskun, arte-ikasketak egin zituen. Italiara eta Parisera bidaiatu zen. Kubismoan, futurismoan eta suprematismoan aritu zen. Errusiar Iraultzan hartu zuen parte. Malevitxen taldeko pintorea izan zen. Errusiar Iraultzarako propaganda-kartelen egilea izan zen. Liuvov Popova Hala ere, Malevitx pintorearentzat suprematismoa ikerketa espirituala bazen ere, Popovarentzat mundu fisiko berria sortzeko bidea baino ez zen. Ildo horri jarraituta, Liuvov Popovak iraultzaren aldeko kartelak, liburuen diseinua, oihalak eta antzerki-lanetarako jantziak eta dekoratuak sortu zituen. Halaber, estatuko ehungintzarako oihal estanpatuak diseinatu zituen, eta Arte eta Antzerki Eskolako irakaslea izan zen. Gaztea zela (34 urte), eskarlatinak jota hil zen. Espazioaren antolamendua eta kolorearen adierazkortasuna ikertu zituen Liuvov Popovak. Koadroetan, zirkuluak, kurbak, lerro diagonalak eta forma geometrikoak gainjartzen zituen: batzuetan, koloreekin batzen zituen; besteetan, gogor kontrastatu. Popovaren esanetan, koadroak balio arkitektonikoa du. Artistak uste zuen kolorearen bitarteko perspektiba- ikerketa baztertu behar zela eta kolorea azalean bakarrik landu, irudikapen tridimentsionala eta ilusionista alboratuta: horiek ziren arkitekturaren edo erliebearen berezko ezaugarriak, eta ez pinturarenak. Era berean, Liuvov Popovak pentsatzen zuen artea ez zela zerbait dekoratzailea soilik. Arteari gizartea aldatzeko balioa eman zion. Ez zuen elitearentzako artea sortu nahi izan, herriarentzako arte erabilgarria baizik. Irudiak: Filosofoa eta pianista, Wikimedia Commons; erretratua eta Bi irudi 1. aktorearentzako jantzia, aldizkariaren portada, Espazio- indarra, Treyacov Gallery, Mosku;.eswww.rollings.edu foreing lan; Arkitektura piktorikoa, Bi irudi Liuvov Popova

38 1. aktorearentzako jantzia
Arkitektura piktorikoa 1. aktorearentzako jantzia Liuvov Popova

39                                               Pianista Filosofoa Liuvov Popova

40 Aldizkari baten portada
Espazio-indarra 4 Aldizkari baten portada Liuvov Popova

41 Kovnon (Errusia) jaio zen, 1894an.
Varvara Stepanova Kovnon (Errusia) jaio zen, 1894an. Moskun (Errusia) hil zen, 1958an. Mugimendua: bigarren abangoardia errusiarra. Artelanak: Bost irudi hondo zuriaren gainean, Billar-jokalariak. Eragina: Malevitx, Rodtxenko, Popova. Varvara Stepanova artista Kovnon jaio zen. Hamasei urte zituela, Kazan-go Arte Eskolara joan zen ikastera; han Rodtxenko argazkilaria ezagutu zuen, eta ordutik aurrera elkarrekin egon ziren. Bi urte geroago, Moskura joan ziren biak, Stroganov Akademian ikasketak egiten jarraitzeko. Moskun, Kandinskyrekin izan zuten apartamentu bat, eta haren bitartez Popova ezagutu zuten. Errusian, arte abstraktuaren inguruko ikerketa 1909tik aurrera garatu zen. Mugimendu horrek Italiako futurismoan, kubismoan eta nekazarien ohitura- artean izan zuen oinarria. Stepanovak poesia futuristaren eragina izan zuen bere ikus-poesia ez objektiboan. Artista batzuen liburuak ilustratzeko, lan kubo-futuristak egin zituen. Horien emaitzak dira Zigra Ar eta Gaust Chaba lanak. Alabaina, Varvararen lan-ibilbidean, Urriko Iraultza izan zen guztiz erabakigarria. Beste artista batzuekin batera artearen kontzeptu berria garatu zuen: artistak gai izan behar zuen herritik hurbil egoteko eta gizarte- errealitatea erretratatzeko. 1921etik aurrera, suprematismoa bitan banatu zen. Alde batean, Malevitx eta pintura ekintza espirituala zela aldarrikatzen zutenak geratu ziren; bestean, uste zutenak pinturak iraultzaren zerbitzuan egon behar zuela eta gizarte berria lortzeko ekintza praktikoa izan behar zuela. Stepanova bigarren taldean lerrokatu zen. Konstruktibismo izena jarri zioten artea ulertzeko modu berri horri. Mugimendu horretakoek pentsatzen zuten ideia artistiko iraultzaileak eta gizartearen ikuspegi berria plazaratzeko, pintura ez ezik, antzerkia ere erabili behar zela; horregatik, teatrorako dekoratuak eta jantziak diseinatzen aritu zen Varvara Stepanova. .

42 “Iker ezazue zaharra, baina sor ezazue berria”
Popovarekin batera, artea eta produkzio industriala uztartu zituen Stepanovak. Ideia hori hezurmamitu zuen estatuko lehen ehungintza lantegian oihalak diseinatzen hasi zenean. Diseinu horiek, gero, herri- aldizkarien bitartez zabaltzen ziren. 1924an, oihal-diseinuen irakasle izan zen, liburuetako ilustrazioak diseinatzen eta aldizkarietan parte hartzen jarraitzen zuen bitartean. Horrez gain, tamaina handiko koadroak egin zituen; horietan iraultza ondoko izpiritua islatzen zuten pertsonaia geometrikoak pintatu zituen. Formatu horretan irudikatu zituen emakume robotak: aldi berean artista, ama, amorante eta langilea izan behar duten emakume-ereduak. Zenbait teknika eta estilo esperimentatu zituen Stepanovak, eta era askotako jarduerak landu: pintura tradizionala, jantzien diseinua, esparru publikoen dekorazioa, liburuen ilustrazioak, kartelak, tipografia, argazkigintza eta argazki-muntaketa. Halaber, LEF aldizkarian laguntzaile ibili zen. 1958ko maiatzean hil zen. Irudiak: erretratua, Moscow Archives; Riny Khomle poemarentzako irudia eta Billar jokalariak, Created... Varvara Stepanova “Iker ezazue zaharra, baina sor ezazue berria” Varvara Stepanova

43 Abangoardia errusiarraren partaide izan zen.
Urriko Iraultzarekin bat egin zuen, eta honako hauen bitartez kolaboratu zuen: kartelak, oihalak, aldizkariak, kaleko dekorazioa, pintura... Era askotako teknikak esperimentatu zituen. Artea eta produkzio industriala uztartu zituen oihalen diseinuan. Emakume roboten egilea izan zen. Emakume robot horiek artistaren, amorantearen, amaren eta langilearen eredu dira. Varvara Stepanova

44 Riny Khomle poemarentzako irudia
Billar-jokalariak Varvara Stepanova

45 Dora Maar Parisen (Frantzia) jaio zen, 1907an.
Parisen (Frantzia) hil zen, 1997an. Mugimendua: surrealismoa. Artelanak: argazki-muntaketak, Mutikoa Boquerian lotan, Uburen erretratua. Eraginak: Man Ray. Dora Maar Parisen jaio zen, baina Buenos Airesen bizi izan zen urte askotan. Jaioterrira itzuli zen, argazkigintza ikasteko. Han, garaiko akademiarik liberalenean sartu zen; izan ere, emakumeek giza gorputza eta modelo biluziak ikas zitzaketen toki hartan. Pintura ere ikasi zuen. Argazki asko egin zituen: enkarguak zein berak bere kabuz egindakoak. Hasierako urteetan, esperimentazio handia egin zuen argazkigintzan: kalea, moda, erretratuak, lan surrealistak... Kaleko argazkietan, hirietako marjinatuak (arloteak, umeak, itsuak, elbarrituak) erretratatu zituen; giro herrikoia (merkatuak, feriak, tatuaje dendak, industrialdeak, errebalak...) ere islatu zuen. Argazki horien artean ditugu Lagunik gabeko zapatak eta Mutikoa Boquerian lotan. Goi mailako familiatik etorri arren, gaztetan ezkertiar mugimenduetan sartu zen, surrealistekin mantentzen zituen harremanak zirela-eta. Ezkertiar militantzia publikoki aldarrikatu zuen, manifestuak sinatuz eta egiten ziren bileretan parte hartuz. Bere lanak surrealistekin batera erakutsi zituen behin baino gehiagotan. 1934an, Bartzelona bisitatu zuen; bertan, argazkigintza sozialaren etapa hasi zen; ordura arteko glamour-ez beteriko moda-argazkiak egiteari utzi zion, eta pobrezia eta etsipena erretratatu zituen. Gizonak eta emakumeak sentikortasun handiz ageri zituen. Uburen erretratua (animalia itsusia, munstro itsua eta erregutzailea) surrealisten ikono bihurtu zen. 1935ean, Picasso ezagutu zuen; handik gutxira, amoranteak izan ziren. Picassorekin bizi zela, pinturari ekin zion berriro. Hasieran, argazkilariaren lanetan Picassoren eragina oso nabaria bazen ere, gero pintatu zituen natura hilek eta paisaiek Doraren bakardadearen ikuspegi propioa erakusten dute.

46 Bartzelonako merkatua Ubu erregea
Picassok abandonatu zuenean, Dora depresioak jota geratu zen. Picassok berak sartu zuen Maar psikiatriko batean, aldi baterako. Hurrengo 50 urteetan, Dora pinturan eta mistizismoan murgilduta bizi izan zen, Parisko etxean sartuta. Urte horietan Picassoren ospeak gora egin zuen; Maarrena, berriz, ahazten joan zen. Pintore famatuaren musa izateak eta pintoreak berak Maarren lanak goraipatzeak onura ekarri zioten arren, Doraren karrera dirdiratsua moztuta geratu zen, Picassoren itzalak Dora bera erabat alboratu baitzuen. Collagea, argazki-muntaketa eta gaininprimazioa landu zituen argazkilariak. Egin zituen argazkirik onenak argazki surrealistak dira, horietan atmosfera onirikoa eta misteriotsua lortzen baititu. Kaleko argazkietan, ordea, erruki handia antzematen zaio umeak eta marjinatuak, ama eta umeak, kaleko saltzaileak... erretratatzen dituenean. Irudiak: http//artsfotografica.blogstop.com; Bartzelonako merkatua eta Ubu erregea, Eskale itsua Bartzelonako merkatua Ubu erregea Dora Maar

47 Dora Maar Dora Maar

48 Ezkertiar militantea izan zen.
Parisen jaio, txikitan Buenos Airesen bizi, eta Parisera bueltatu zen ikasketak egiteko. Esperimentazio handia egin zuen argazkigintzan: argazki-muntaketak, erretratuak eta kaleko argazkiak.. Ezkertiar militantea izan zen. Kaleko giro herrikoia fotografiatu zuen: merkatuak, feriak, industrialdeak, errebalak... Argazki surrealistak egin zituen. Eskale itsua, 1937 Dora Maar

49 Gernikari buruz, argazki sorta egin zuen.
Picassorekin izan zuen harremanak ospea eman arren, bere lana oztopatu zion. Pintatu zituen natura hilek eta paisaiek Doraren beraren bakardadearen ikuspegia erakusten dute. Gernikari buruz, argazki sorta egin zuen. Argazki eta argazki-muntaketa surrealistei atmosfera oniriko eta misteriotsua antzematen zaie. Hainbat erakusketa egin zituen. Dora Maar

50 Tina Modotti Udinen (Italia) jaio zen, 1896an.
Mexikon hil zen, 1942an. Mugimendua: errealismoa. Artelanak: Umea kapela daramala, Langileen desfilea, Eskuak lanabes bati helduta. Eragina: Edward Weston. Tina Modotti langile-familia batean jaio zen, 1896an. Txikitatik klase- borrokaren kontzientzia izan zuen; izan ere, aitak AEBra emigratu behar izan zuen, familia oso egoera ekonomiko latzean zegoen-eta. Hasieran familia Italian geratu bazen ere, aurrerago San Frantziskon bildu ziren guztiak. Han, Tina jostun hasi zen lanean, moda-etxe batean. Emakume ederra zenez, modelo lan egiteko kontratatu zuten laster. Mundu artistikoan sartu zen, eta bi film egin zituen. Garai hartan, Tinak Edward Weston argazkilaria ezagutu zuen, bere bizitzan garrantzi handiko gizona, berarekin ikasi baitzuen argazkigintza-teknika. Modottiren lehenengo lanak dira lore, barazki eta bestelako objektuei ateratako lehen plano txundigarriak. 1922an, Tina Modotti Mexikora joan zen Westonekin. Orduan ezagutu zituen Diego Rivera eta David Alfaro Siquieros, Blanca Luz Brum (idazle eta pintorea) eta Frida Kahlo. 1927an, alderdi komunistan sartu zen, eta militantzia aktiboa izan zuen: Sandinoren borrokaren alde egin zuen, italiar faxismoaren kontrako lehen batzordea sortzen lagundu zuen, Sacco eta Vanzetti anarkista italiarren heriotza-zigorraren kontra agertu zen... Militantzia politiko horrek urrundu zituen Tina Modotti eta Weston, eta gizona AEBra itzuli zen. Bien bitartean, Mexikon Alvaro Obregon lehendakariak abian jarritako erreforma sozialarekin batera, mexikar identitatearen pizkundea gertatu zen; horrek arte-giroan eragin handia izan zuen. Garai hartan, mural handiak egin ziren: Mexikoko historia eta indigenen eta kolonialismoaren gaiak irudikatzen dira mural haietan. Ildo horretatik abiatuta, Tina Modottik indigenen bizimodua eta eguneroko eszenak jaso zituen bere argazkietan; bertan, indigenek erabateko protagonismoa dute. Mexikoko Iraultzaren ikono gisa hartu ziren argazkiak hauek dira: Langileen desfilea, Umea kapela buruan eta Eskuak lanabes bati helduta.

51 Eskuak lanabes bati helduta
1927an (alderdi komunistan sartu zen urtea), Kapela mexikarra igitaiarekin eta mailuarekin egin zuen. Garai horretan, Telefono-linea eta Telegrafo-linea izan ziren lan ikusgarriak, besteak beste. Handik aurrera, Tina Modottik argazkietan helburu estetikoa bilatzea utzi zuen alde batera ―ez, ordea, formaren perfekzioa―, eta gai sozialak izan ziren emakume argazkilariaren kezka-iturri nagusia. Horren adibide dira Tehuantepec-eko emakumeak argazki zirraragarriak; argazki horietan ageri diren emakumeak (umeak gainean edo zama handiak buruan eta lepoan dituztela) bikain enkoadratuta daude. 1930ean, Tina Modotti Mexikotik kanporatu zuten, Mexikoko presidentea hiltzeko konspirazioan ibili izana leporatu zioten-eta. Orduan, Europara joan zen: Alemaniara, lehenengo (Bauhauseko lanak ezagutu zituen), eta Errusiara, gero. Han zegoela, Tina konturatu zen bere lana ez zutela aintzat hartzen; izan ere, Stalinek ezarritako errealismo sozialistarekin ez omen zuen zerikusi handirik. Hori dela eta, argazkigintza uztea eta politikan zeharo sartzea erabaki zuen. Moskun, Nazioarteko Laguntza Gorrian hartu zuen parte. 1934an, Espainiara joan zen, eta, gerra zibila hasi zenean, 5. erregimentuan sartu zen. Nazioarteko Brigadetan egin zuen lan, gerra amaitu arte. 1939an, izen faltsua erabilita, Mexikora itzuli zen errefuxiatu politiko moduan. Politika-lana egiten jarraitu zuen Giuseppe Garibaldi Elkartasun Antifaxistan. 1940an, Cárdenas presidenteak indargabetu zuen Tinaren kanporatzea an, argazkigintzari berriro eusteko asmoa izan zuen; ezinezko asmoa, ordea, 46 urte zituela, bihotzekoak jota hil baitzen. Irudiak: Eskuak lanabes bati helduta Tina Modotti

52 Hasieran, lehen plano txundigarriak egin zizkien loreei, barazkiei eta bestelako objektuei.
Gero, indigenen bizimodua eta eguneroko eszenak izango dira argazkien gaiak. Tehuantepec-eko emakumeak argazki zirraragarrietan, emakumeak (umeak gainean edo zama handiak buruan dituztelarik) bikain enkoadratuta daude. Langile-familia batean jaio zen, Italian. Gero familiak AEBra emigratu zuen. Lehenengo, jostuna izan zen; gero, modelo eta aktore; azkenik, argazkilaria. Mexikora joan zen, eta, alderdi komunistan sartuta, hainbat borrokatan hartu zuen parte. Dora Maar

53 Tehuantepeceko emakumea
Matxetea Tehuantepeceko emakumea Dora Maar

54 Frida Kahlo Coyoacan-en (Mexiko) jaio zen, 1907an.
Coyoacan-en (Mexiko) hil zen, 1954an. Mugimendua: surrealismoa. Artelanak: Autoerretratua ilea moztuta, Frida biak, Frida eta Diego Rivera. Eragina: Diego Rivera. Frida Kahlo Coyoacanen jaio zen. Txikitan, poliomielitisa izan zuen; horren ondorioz, bederatzi hilabete eman zituen ohean. Gaixotasun horrek oin baten deformazioa eragin zion. 18 urterekin, tranbian zihoala, autobus batek talka egin zuen tranbiaren kontra: burdin barra batek alderik alde zeharkatu zuen Frida, eta haren bizkarrezurra, pelbisa eta hanka hautsi zituen. Ospitalean eman zuen denbora luzea. Garai hartan aspertzen hasi, eta pintatzeari ekin zion: lehenengo, istripuaren irudiak; gero, bere buruarenak. Kahlok bere lehen autorretratua 1926an egin zuen. Harrezkero, behin eta berriro errepikatu zuen gai hori bere pinturan. Fridak horrela azaltzen zuen errepikatze hura: “Ordu asko ematen ditut bakarrik, eta, gainera, ondoen ezagutzen dudan gaia da” Sendatu zenean, Mexikoko giro artistikoan murgildu zen. Orduan ezagutu zituen Tina Modotti argazkilari komunista eta Diego Rivera pintore muralista. Azken hori Kahloren lanekin eta emakumearekin berarekin geratu zen liluratuta. Riverarekin izan zuen harreman sutsuak sortze-lan oparoa eragin zuen. 1928an, alderdi komunistan sartu zen, eta, urte bat geroago, 1929an, Riverarekin ezkondu. Hurrengo urtean, Riverak Rockefeller Centerreko muralak pintatzeko enkargua izan zuenean, AEBra joan ziren. Garai horretakoak dira Fridaren hainbat collage. AEBn zegoela, Frida Kahlok lehen abortua izan zuen. Horren ondorioz, garai horretan gutxi pintatu zuen, gogogabetuta geratu zen-eta. 1934an, Mexikora itzuli, eta, berriro pintatzeko gogo handia zuen arren, beste abortu bat eta hainbat ebakuntza jasan izanak bertan behera utzi zuen asmo hura.

55 “Ez dut inoiz ametsik pintatu, neure errealitatea pintatu dut”
Mexikon jaio zen, 1907an. Poliomielitisa izan zuen txikitan, eta autobus istripu larria, gaztaroan. Zauri izugarriak sendatzen ari zela ekin zion pintatzeari. Ebakuntza ugari jasan zituen. Urte askotan kortse zurruna eraman zuen. Bere oinazea ageri da koadroetan. Oso urte zailak izan ziren Fridarentzat. Arazo fisikoa ez ezik, Diegorekin harreman-arazo larriak ere izan zituen. Izan ere, gizonak amoranteak zituen, horien artean Fridaren ahizpa bat, eta horrek asko mindu zuen Frida. 1939an, dibortziatu egin ziren; urte bat geroago, berriro ezkondu ziren, Diegok onartuta Fridak ezarritako baldintzak. Oso harreman bereziak izan zituzten aurrerantzean, ugariak izan baitziren Kalhoren amoranteak, gizonak zein emakumeak. Garai horretan hasi zen Frida bere lanak erakusten, eta eginkizun horretan garrantzi handia izan zuen André Bretonek. Horren bitartez, New Yorken erakutsi zituen bere artelanak, arrakasta handiz; eta Parisen ere erakuts zitzan konbentzitu zuen poetak. Kalho bertara iritsi zenean, ordea, buruhauste handiak izan zituen: pintorearen gaineko erakusketa monografikoa izan beharrean, “Mexiko” izeneko erakusketa orokorra izan zen: horren barruko atal bat eskaini zioten Fridari. Horrek Kalhoren haserrea piztu zuen; eta Europatik erabat suminduta joan zen, artista surrealisten kontra. 50eko hamarkadaren hasieratik, Fridaren osasunak okerrera egin zuen: behatz batzuen anputazioak eta orno-transplanteak egin zizkioten. Asko areagotu zitzaion oinaze fisikoa. 1953an, hanka bat moztu zioten; handik aurrera, gurpil-aulkian mugitu behar izan zuen. Mexikon, Arte Garaikidearen Galerian egin zuen erakusketan (Fridaren azken erakusketa), esku-ohe batean eraman zuten. Han, areto erdian jarri zuten, eta Fridak jendea entretenitzeari ekin zion: txisteak kontatu zituen, edan bitartean. Ospakizun hartan hauxe esan zuen : “Ni ez nago gaixorik, ni apurtuta nago”. Erakusketak egundoko arrakasta izan zuen, baina Frida, jada, oso gaixorik zegoen, eta bere buruaz beste egiten saiatu zen, min ikaragarriak jasaten ari zen-eta. Hil aurreko egunetan, hau esan omen zuen: “Alai itxaroten ari naiz hemendik irtetea, eta inoiz ez bueltatzea espero dut” . Frida Kahloren argazkia Frida kahlo

56 Bere bizitzan hiru erakusketa baino ez zituen egin.
Rivera pintorearekin ezkondu zen. Oso harreman gatazkatsuak izan zituzten. Autoerretratu ugari ditu. Horietan, ageri da txordo, bibotea kendu gabe, eta tradiziozko orrazketa konplexuak buruan. Maiz askotan, animaliak eta paisaia samingarriak jartzen ditu mihisearen hondoan; eta sufrimendua, atsekabea, oinazea eta sumindura aurpegian. Pintore autodidakta izan zen: ez zuen inoiz hezkuntza akademikorik izan. Bere bizitzan hiru erakusketa baino ez zituen egin. Handik gutxira, hil egin zen. Hileta-ospakizunak Arte Eder Jauregian egin ziren, hilkutxa alderdi komunistaren banderaz estalita. Coyoacaneko etxea museo bihurtu zuten, eta, gaur egun, toki horrek artistaren izena darama. Museoan ikusgai daude Fridak eguneroko bizimoduan erabili zituen gauzak eta garai hartan dekoratutako gelak; halaber, han daude batzuetan pintatzeko erabili behar izan zituen tresna bereziak. Frida Kalhok hiru erakusketa baino ez zituen egin bere bizitzan: New Yorken, Parisen eta Mexikon. Arte Plastikoetako Eskolako irakaslea izan zen, eta Mexikoko kultura mintegiko kidea Oso emakume independentea izan zen. Orduko ohitura sozialen eta moralen kontra egin zuen, eta mexikarra izateaz harro egon zen. Riverak eraginda, nortasun mexikarrean sustraitu zituen Fridak bere lanak. Maiz askotan, folklorean eta arte herrikoian oinarritu zuen bere artea. Elementu horiekin batera, elementu fantastikoek eta objektu inkongruenteek areagotu zuten Kalhoren lanek eragindako zirrara. Artelanetan, artistak bere bizitzan izandako esperientzia mingarriak ageri zituen: Koloma apurtua koadroan, esaterako, gorputzaren desintegrazioa eta txikitatik pairatu zuen min izugarria senti daitezke; eta Henry Ford ospitalean, umeak izateko ezintasuna. Umeen erretratu bikainak egin zituen, eta Mexiko konkistatu aurreko ikonografia landu. Surrealismoaren eta errealismoaren elementuak dituzten 200 bat lan utzi zituen. Gehienak zehaztasun handiz egindako autorretratuak dira; horietan, emakume pintoreak erakusten dituen sufrimendu fisikoak eta mentalak zirrara sorrarazten diote ikusleari. Irudiak: argazkiak Wikimedia Commons; koadroak, http//cgfa.acropolisinc.com Bi Fridak eta Koloma apurtua eta Arte.Imagenes: The e-gallery Frida kahlo

57 “Ni ez nago gaixorik, ni apurtuta nago”
Koloma apurtua Henry Ford ospitalea Autoerretratua Frida kahlo

58 Frida biak Koadroaren izena?????? Frida kahlo

59 Georgia O’Keeffe Wisconsin-en jaio zen, 1887an.
Santa Fen (Mexiko Berria) hil zen, 1986an. Mugimendua: eskola garaikide amerikarra. Artelanak: Ezpata-lore gorria lorontzi zurian, Behiaren burezurra Kaliko arrosekin. Eragina: Alfred Stiegiltz. O'Keefferen aita kolono irlandarra izan zen; ama, erbesteratu hungariar baten alaba. Artea ikasi zuen: Chicagon, lehenengo, eta New Yorken, gero. Irakasle aritu zen Texaseko herri txiki batean. Hango paisaia bakartiak eta isilak betiko gorde zituen erretinan. 1916tik aurrera egin zituen akuarelak erabat abstraktuak izan ziren: kolore eta zenbakietan oinarritu zituen. Stieglitz argazkilariak –Georgiari baimena eskatu barik, antza– lan horien erakusketa egin zuen; handik aurrera, New Yorkeko artista abangoardistak ezagutu zituen, baita giro hartan sartu ere. 1919an, Georgia O´Keefferi ospea eman zioten loreak pintatzen hasi zen: lili beltzak, mitxoleta gorriak, orkideak... Hasieran, ohiko moduan irudikatu zituen; gero, oso gertutik ikusita (lehen planoan) eta hondoa kenduta. Lore horien zehaztasunak agerian geratzen dira; izan ere, ematen du bizi propioa hartzen dutela eta irudi organikoak eta sentsualak bihurtzen direla. Kritikari batzuek metafora sexualak ikusten dituzte Georgiaren loreetan. Stieglitzekin ezkondu zen; bikoteak krisi ugari izan zituen, ordea. Horietariko batean, Mexiko Berrira joan zen; han, lur idor gorriak eta argi garbiak liluratu zuten pintorea. Oso baliabide piktoriko urriekin pintatu zituen paisaia haiek. Urtero-urtero itzultzen zen toki haietara, harik eta bere bizitzako azken hiru hamarkadak AEBko hego-mendebaldeko lurralde hartan ematea erabaki arte. 1930etik aurrera, hezur eta burezurren gainean pintatzen hasi zen, eta horiek, hain zuzen, O´Keefferen pinturaren ikur bihurtu ziren. Berarentzat, basamortuaren bizitzaren parte ziren ikur haiek; kritikari batzuen ustez, ordea, heriotzaren eta etsipenaren sinboloak dira.

60 Georgia O’Keefferen erretratua
“Hirietako jendea korrika joaten da toki batetik bestera; ez du lore bat ikusteko astirik. Ikus dezaten nahi dut, nahitaez” O'Keeffek arrakasta handia izan zuen ia hasieratik. Lehen atzera begirakoa 1927an egin zioten, artistak 40 urte zituela; geroago, erakusketa handiak egiteaz batera, NONGO?? Arte Akademiaren kide izendatu zuten urte bitartean, bidaia ugari egin zituen. Hegazkinez egindako bidaietan ikusi zituen zeruak eta lainoak ageri zituen koadroetan. 1972an, pintatzeari utzi zion, ikusmen arazoak zituen-eta, baina marrazkiak eta zirriborroak egiten jarraitu zuen. Emakume pintorea 99 urterekin hil zen. AEBko pintura alorrean, Georgia O’Keeffek badu toki garrantzitsua, mundu objektibotik harago begiratzen jakin baitzuen. Hasieran, ikatz-ziriz pintatutako irudi abstraktuak landu zituen; geroago, paisaia, paraje naturalak eta laino abstraktuak ikertu zituen. Akuarela ere baliatu zuen ikerketa hori burutzeko. Oso gutxitan aritu zen abstrakziotik kanpo. Georgiak bere koadroetan trazu zehatzez pintatu zituen loreak eta etxe- orratzak, noizean-behin argazkilaritzaren argi efektuak erabilita. Irudietan, formak ondo definituta daude, bakoitzaren eredu geometrikoa zehatz aztertuta eta koadroak dotoretasun handiz amaituta. Mundu osotik bidaiatu zen, eta bidaia horietan ikusitakoa irudikatu zuen O´Keeffek bere koadroetan . Gauzak eta objektuak ikusteko gaitasun handia izan zuen: ageriko objektuen forma abstraktua ikusi eta pintatu egiten zuen, horien berezko irudia guztiz baztertu barik. Irudiak: 57. diapositibako irudiak, Wikimedia Commons; 59. diapositibako irudiak, http//:cgfa.acropolisinc.com; N.Y.eko Metropolitan Museum eta Art Institute of Chicago. Georgia O’Keefferen erretratua Berde-urdina Georgia O’Keeffe

61 • Etxe-orratzen irudi figuratiboagoek kutsu surrealista dute.
• Hezur eta burezur gainean pintatu zuen. • Lehen atzera begirakoa 1927an egin zioten, artistak 40 urte zituela. • Ospe handia izan zuen AEBn. • 99 urteekin hil zen. Kolono irlandarren alaba izan zen. Arte-ikasketak egin zituen Chicagon eta New Yorken. Arte-eskolak eman zituen Texasen. Hango paisaiak liluratu zuen. Hasieran, abstrakzioan aritu zen. Gero, lore handiak ―ia abstraktuak― landu zituen. Bi kala arrosa Georgia O’Keeffe

62 Behi-burezurra Kaliko arrosekin
Iris beltza Behi-burezurra Kaliko arrosekin Georgia O’Keeffe

63 Barbara Hepworth Yorkshire-n (Ingalaterra) jaio zen, 1903an.
St Ives-en hil zen, 1975ean. Mugimendua: gerraondoko bigarren abangoardiak. Artelanak: Elkarrizketa harri magikoekin, Ama eta umea, Kikara eta pilota. Eragina: Henry Moore. Barbara Hepworth Yorkshire-n jaio zen. Arte-ikasketak hasi zenetik, masaren eta espazioaren arteko erlazioaz arduratu zen. Londresera joan zen ikasketak osatzera, eta han Henry Moore ezagutu zuen. Italiara joan zen; bertan, zizelkatzen ikasi zuen, eta, orduan, eskulturan argiak duen garrantzia ulertu zuen. Bitan ezkondu zen (lehen gizona, eskultorea; bigarrena, pintorea), eta bietan dibortziatu. Lehen senarrarekin izan zuen semea hegazkinetako pilotua izan zen; mutilak 21 urte zituela, hegazkinak lurraren kontra jo zuen Tailandian, eta hil egin zen. Bigarrenarekin hirukiak izan zituen. Semearen heriotzak eta bigarren dibortzioak artista gogor astindu arren, bere lanarekin jarraitu zuen. Ustekabean hil zen bere estudioan izandako sutean, 1975ean. Hasieran, eskultura figuratiboa landu zuen –harrizko animaliak, bereziki–. Aurrerago, abstrakzioan sartu zen; garai horretan, Naum Gabo eta Brancusi ezagutu zituen. 1930ean, hutsaren kontzeptua garatzen hasi zen eskulturan. Barbara Hepworthek Moorek baino lehen garatu zuen kontzeptu hura, Artxipenkok 1912tik erabiltzen bazuen ere. Moore liluratuta geratu zen aurkikuntza harekin, eta, orduz geroztik, biek ―Picassoren eta Braqueren antzera kubismoan aritu zirenean— bide beretik jo zuten, 20ko eta 30eko hamarkadetan. Hepworthen eskulturek orduantxe hartu zituzten Neolito garaia gogorarazten duten forma abstraktuak eta organikoak. Barbarak bere artelanak zutik jarri zituen Kono eta esfera moduko lanetan, bi forma konbinatu zituen Gizonaren familia modukoetan, eta solidoak zulatu zituen Buruaren antzekoetan.

64 “Hil baino lehen, ahalik eta eskultura on gehien egin nahi ditut”
Ingalaterran jaio zen. Arte-ikasketak egin zituen. Henry Moore-ren laguna. Espazio hutsaren kontzeptua Moorek baino lehenago landu zuen. Material ugari landu zituen: zura (intxaurrondoa, teka, kaoba), harria ( marmola, alabastroa eta arbela) eta metala (brontzea). Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Barbara Hepworth St. Ivesera bizitzera joan zen, eta hantxe geratu zen, hil arte. Hango itsasoak, paisaia ikusgarriek eta monolitoek izaera aldatu zioten emakume eskultorearen lanari, eta zorroztasuna bigundu. Bigarren Mundu Gerraren ostean, bere karrera bideratu egin zuen Barbarak, eta, 1960ko hamarkadan, enkargu publiko ugari jaso zituen. Artelanak gero eta handiagoak, gero eta trinkoagoak egin zituen. Hepworthek zizelkatzea zuen gustukoen. Material ugari landu zituen: zura (intxaurrondoa, teka, kaoba), harria (marmola, alabastroa eta arbela) eta metala (brontzea). 1950etik aurrera, bere hasierako tailak brontze urtuetan kopiatzen hasi zen. Brontze urtuek aukera ematen zioten Barbarari eskulturak kanpoko tokietan jartzeko eta lanak errazago ezagutarazteko.Bestalde, artistak tamaina handiko enkargu publikoak onar zitzakeen, teknika berri horren bitartez; NBErentzat egindako Forma sinplea da lanik garrantzizkoena: brontzezko pieza erraldoia da, 6,40 m altu, eta goiko aldean zulo handia du. Altuera txikiko emakumea izan arren, dena zizelkatzen zuen berak; hala ere, brontzeak eta tamaina handiko lanak egiteko, laguntzaileak izan zituen. Barbarak lan gutxi egin zituen; eskalan, forman eta materialetan, ordea, askotarikoa da haren lana. Sari ugari jaso zituen, Sao Pauloko Biurteko Arte Erakustaldiko sari nagusia, besteak beste; Inperio Britainiarraren Dama titulua jaso zuen, eta Tate Galleryren aholkularia izan zen. Henry Moorerekin batera, emakume honek Europako eskultura-eredua aldatu zuen; adituen iritziz, Erresuma Batuko eskultorerik garrantzizkoenetako bat da Barbara Hepworth . Irudiak: Wikimedia Commons. Forma duala Barbara Hepworth

65 Zirkulu zatitua. Bi forma
Barbararen eskultura abstraktuek eta organikoek neolito garaiko eskultura gogorarazten dute. Enkargu publiko ugari izan zituen: New Yorkeko NBErentzat Brontze Handia, besteak beste. Bere lana ez da ugaria; baina eskalan, forman eta materialetan askotarikoa da. Tailerrak su hartu, eta hil egin zen. Zirkulu zatitua. Bi forma Barbara Hepworth

66 Gizonaren familia Barbara Hepworth

67 Helen Frankenthaler New Yorken jaio zen, 1928an. New Yorken bizi da.
Mugimendua: espresionismo abstraktua. Artelanak: Ilunabarra, Kapitainaren erlojua, Ilargiaren alde ezkutua. Eragina: Jackson Pollock, Robert Motherwell. Helen Frankenthaler New Yorken jaio zen, 1928an urte bitartean, Vermonteko eta New Yorkeko arte-eskoletan ikasi zuen; Hans Hoffmann pintore abstraktua eta Rufino Tamayo mexikarra izan zituen irakasle, besteak beste. 1951n, Pollocken lana ezagutu zuen; ordutik aurrera, espresionismo abstraktuan aritu zen. Pollocken moduan, mihisea zoruan jartzen zuen; mihisean, ordea, teknika piktoriko propioa erabili zuen: mihiseak ez zuen inprimaziorik. Horrela, ehunak pintura guztia xurgatzen zuen. Olioa oso urtuta (pintura zirina) hedatzen zuen: geruza bat bestearen gainean, hainbat kolore eta loditasun erabiliz. Maiz askotan, esponja batez baliatzen zen kolorea zabaltzeko. Modu horretan, mihiseak indarrez hartzen zituen koloreak. Prozedura horren bitartez, mihisea ez zen, jada, pintatzeko euskarri materiala, kolorearen eroalea baizik. Pintura horietan ez zen ageri, ez efektu ilusionistarik, ezta espazialik ere. Gainera, espresionismoko beste pintore abstraktu batzuetan ez bezala, Frankenthalerrek mihisea pintatzen duenean, pinturan ez da antzematen artistaren gorputzaren mugimendurik. Pinturak berezko dinamika dauka, kasualitatez banandutako koloreak balira bezala; beraz, badirudi automatismo surrealistari lotuago dagoela Action Painting erritoei baino. Helen Frankenthalerrek honela azaltzen du bere lana: ”Ez nuen Pollock imitatu nahi. Ez nuen nahi makila bat hartu, eta esmalte-potean sartu. Zerbait isurkorragoa behar nuen, urtuagoa, diluituagoa. Urak eta gardentasunak betidanik erakarri izan naute. Ura biziki maite dut; igeri egiteak eta itsaso aldakorrari begiratzeak zoratu egiten naute”. Honelakoa da bere pintura: argia eta gardena. Irudiak: 69. diapositiba, diapositiba,

68 Mendiak eta itsasoa Helen Fankenthaler

69 “Urak eta gardentasunak betidanik erakarri izan naute"
New Yorken jaio zen, eta han artea ikasi. Pollocken lana ezagutu eta gero, espresionismo abstraktuan aritu zen. Mihisea zoruan jartzen du, beste espresionista abstraktuek bezala. Baina teknika piktoriko propioak ditu. Mihiseak ez du inprimaziorik. Olioa oso urturik zabaltzen du mihisean, geruza bat bestearen gainean. Batzuetan, belakiz zabaltzen du pintura Mihisea kolore eroalea da, besterik gabe. Helen Fankenthaler

70 E.M.rentzat Europa Europa Helen Fankenthaler

71 Niki de Saint Phalle Parisen jaio zen, 1930ean.
Kalifornian (Estatu Batuak) hil zen, 2002an. Mugimendua: pop-a, sooting painting-a. Artelanak: Nanak, Tarot lorategia, Stravinsky lorategia. Eragina: Jean Tinguely. Niki de Saint Phalle Frantzian jaio zen (Neully sur Seine) bankarien familia batean, 1930ean. Familia, jaioterria utzi, eta AEBra joan zen,1933an. Niki New Yorken hazi zen; 18 urte zituela, etxetik alde egin zuen, musika-ikasle batekin ezkontzeko. Bere alaba jaio eta gero, Parisera joan zen 1952an. Han, antzerkia eta interpretazioa ikasi zuen Saint Phallek, baita bidaia ugari egin Frantziako hegoaldera, Kataluniara eta Italiara ere. Bartzelonan, Gaudiren Güell parkea ezagutu, eta antzeko bat egiteko gogoa izan zuen. Geroago, Louvrera bisita ugari egin zituen, Kleeren, Matisseren, Picassoren eta Henri Rousseauren lanak aztertzeko. Bigarren semea jaiotakoan, sendategi batean sartu behar izan zuten, nerbio- krisiak jota. Orduantxe hasi zen pintatzen, krisiaren kontrako terapia egokia zelakoan. Hasiera batean, emakume artista honen lanek pop artearekin izan zuten lotura; gero, beste bide batzuk jorratu bazituen ere, mantendu zituen bai pop arteari lotutako kolore alai eta biziak, bai gaiak modu informalean aurkezteko era . Artistaren bizitza zeharo aldatu zen 1960an, Jean Tinguely ezagutu eta gero: dibortziatu, umeak senar ohiaren ardurapean utzi, eta arte-munduari lotu zitzaion erabat. Mihiztatzeak sortzen hasi zen, Tanguelyrekin bizitzera joan ostean. Mihiztatze horiei (igeltsuz eta topatutako objektuez eginda zeuden) pinturaz beteriko plastikozko poltsak txertatzen zizkien. Gero, 22 kalibreko erriflea erabilita, zorizko tiroak egiten zituen aurrez itsatsitako poltsa horien kontra; horren ondorioz, bat-bateko ikuskizuna sortzen zuen artistak. Izan ere, halabeharrez barreiaturiko pintura-tantak igeltsuaren gainean zabaldu, eta oso efektu berezia eragiten zuten. Niki Saint Phallek honela azaldu zuen esperientzia: ”Gizonei egiten nien tiro, gizarteari eta haren bidegabekeriei, eta baita neure buruari ere”. Shooting painting-a deitutako jarduera hartan bi urtez aritu zen, etengabe.

72 Herrenhausen lorategiko haitzuloa
Niki de Saint Phalle jarduera hori amaitu, eta nekropoli txikiak eraikitzen hasi zen gero. Nekropoli horietan zeuden aldare pagano modukoetan, elkarren ondoan jartzen zituen topatutako objektuak: pistolak, arratoiak, dinosauroak, labanak, gurutzeak… Nikik eztabaida handia eragin zuen artearen munduan; 60ko hamarkadan abangoardia errealistako kideen artean oso ezaguna zen. Dena den, 1965etik aurrera sortu zituen Nana izeneko lanek eman zioten ospe handiena. Clarissa Rivers lagunaren haurdunaldiak inspiratu zizkion Saint Phalleri nanak. Lanok emakume alaiak eta samurrak islatzen zituzten. Eskultura intimista haietan, gizarteak emakumeari uzten dizkion rolak irudikatu zituen: ezkongaia, haurduna eta prostituta, besteak beste. Nanak gorpuzkera handiko emakume lodi eta oparoen irudikapenak dira, kolore bizi-biziz pintatutakoak. Hasieran, eskulturak artilez, kablez eta paper matxez egin zituen; gero, poliesterrez. Hainbat tamainatako nanak egin zituen. Handiena eta famatuena, Hon izenekoa (Emakumea, suedieraz), Stockholmen kokatu zuen: 28m luze zen, 9 m zabal eta 6m altu; lurrean etzanda zegoen, hankak zabalik, eta baginatik sartu behar zen barrura; barruan, zinema txiki bat, planetariuma, akuarioa eta esne-taberna zeuden. Hiru hilabete geroago, bisitari izan zituen nana hura desegin zuten. Artelan probokatzailea hark eztabaida handia piztu zuen emakumeek egindako artelanen inguruan, baita emakumeen genero-eraikuntzaren inguruan ere. 1979an hasi, eta 1996an bukatu zuen Niki Sain Phallek Tarot Lorategia izeneko lan garrantzitsua. Bartzelonako Güell Parkea ikusi zuenetik, horren moduko parke bat egiteko asmo hura gauzatu zuen Toscanan, lagun italiar batzuek horretarako utzi zioten soro batean. Niki Saint Phallek bere poltsikotik ordaindu zuen Tarot Lorategia. Parke horretan kokatutako Tarotaren hogeita bi kartetan oinarrituta, irudi metaliko monumentalak egin zituen: zementuz estali, eta ispilu, kristal zeramikazko mosaiko eta bestelako irudiekin apaindu zituen. Irudiok fantasiaz beterikoak dira, sentsualak. Toscanako eraikuntza hori eskulturaz apaindutako lorategirik handienetarikoa da Europan. Herrenhausen lorategiko haitzuloa Niki de Saint Phalle

73 Hon (Emakumea) Irudiak: Wikimedia Commons 73
Hamazazpi urte eman zituen lorategia egiten, eta, denbora horretan guztian, irudi horietariko baten barruan bizi izan zen artista, enperatriza irudikatzen duenaren baitan. Tinguelyrekin batera egin zituen hainbat lan. Ezagunena, Pompidou Gunearen ondoan dagoen Stravinsky iturria izan zen, musikariaren lanetan inspiratutako 16 eskultura mugikorrez osatua. 1983an, Californiako San Diego Unibertsitaterako Sun God (Eguzki Jainkoa) izeneko lana egin zuen; eskultura hori txoritzarra da: 36m altu da, forma ausarta du, kolore distiratsuez pintatuta dago, eta 45m-ko hormigoizko arku baten gainean jarrita. Jerusalemen ere oso lan ikusgarria egin zuen: Rabinovih haur parkea, Noeren kutxan inspiratua. Niki de Saint Phalleren azken lanetariko bat (1991) Tenplu Ideala izan zen, erlijio guztiei eskainia. Gaudiren lanetan inspiratu zen Nimesen egin zuen tenplu hori eraikitzeko. Artista hau AEBra bueltatu zen bizitzaren amaieran, Californiara, birikietako gaixotasun batek jota, toki hartako klimak onura ekarriko ziolakoan. Izan ere, eskulturak egiteko erabiltzen zuen poliesterrak gas toxikoak sortzen zituen, eta, horiek arnasteagatik, luze ibili zen gaixorik. Californian hil zen, 2002an. Irudiak: Wikimedia Commons Hon (Emakumea) Niki de Saint Phalle 73 73

74 Niki de Saint Phalleren erretratua
Eguzki-jainkoa Niki de Saint Phalleren erretratua Niki de Saint Phalle

75 Aitak 29ko krisian dirua galdu zuen, eta familiak AEBra emigratu zuen.
Frantzian jaioa. Aitak 29ko krisian dirua galdu zuen, eta familiak AEBra emigratu zuen. 18 urterekin ezkondu, eta Parisera joan zen. Nerbio-krisiak jota egon ostean, pintatzen hasi zen terapia moduan. Seme-alabak aitarekin utzi zituen pinturan aritzeko. Shooting Paintinga: egurrezko xaflak igeltsuz estalita, eta topatutako objektuak itsatsita, errifle batez jaurtikitzen zuen pintura horren kontra. Pop-artetik gertu. Pompidou Zentro alboko parkearen egilea da eta Florentzian, Tarot lorategiarena. Kalifa erregina Niki de Saint Phalle

76 Mezu positiboa helarazi nahi die emakumeei.
Hainbat tamainatako eskultura (nanak) hauen bitartez, gizarteak emakumeei inposatzen dien rola kritikatu nahi izan zuen. Mezu positiboa helarazi nahi die emakumeei.                         Niki de Saint Phalle

77 Louise Bourgeois Parisen jaio zen, 1911n. New Yorken hil zen, 2010ean.
Mugimendua: gerra ondoko bigarren abangoardia. Artelanak: Autoerretratua, Armiarmak, Gela gorria, Aitaren suntsipena. Eragina: Brancusi. Louise Bourgeois Parisen jaio zen, 1911n. Familiak tapizak konpontzeko tailerra zuen. Txikitatik, Louisek berak marrazten zituen konpondu behar ziren tapizen zati hondatuak, marrazketarako gaitasun handia zuen-eta. Unibertsitatean, Matematika ikasten hasi zen, baina laster ikasketa horiek utzi, eta Artea ikasi zuen. Arte historialari batekin ezkondu ondoren, New Yorkera joan zen bizitzera. Han, arte-ikasketak egiten jarraitu zuen, eta, horiek amaitutakoan, pintatzen hasi zen. Hasieran, pintura; gero, eskultura... Lehenengo lanek, egurrez egindako pieza antropomorfikoek, surrealismoaren eragin nabaria izan zuten. Hirurogeiko hamarkadan, lan autobiografikoa egiten hasi zen; umetan izandako obsesioak eta oroitzapenak landu zituen bereziki, sendatzen ez diren zauriak. Bourgeoisen lana iraganaren berreraikuntzan oinarritu zen batez ere; iragan hori sortu nahi zuen asmo jakin batekin: bestea ahazteko eta garaitzeko. Instalazioen bitartez azaldu zuen gai hori; haietan, artistaren iraganeko sinboloak ageri ziren behin eta berriro. Sinbolo horiek arketipo bihurtu zituen: armiarma, ama tapiz- egilearen sinboloa da; gizonezkoaren gorputz zatitua, amarekin desleiala izan zen aitarena; eta etxeko emakumea, emakumeak gizartean eta kulturan betetzen duen tokiaren irudikapena. Agerian edo ezkutuan, sexu-organoak ikusten dira hainbat eskulturatan. Ezagunena, Neskatoa, itzelezko faloa edo zakila da. Eskultorearen esanetan, horrela deitu zion lan horri bere panpina zelako. 1968tik aurrera, beste hainbat eskulturek ere falo- eta bular-itxura dute. Lan horietariko batzuek hainbat forma har dezakete: eskultura batean ageri den forma batek bular itxura har dezake, eta, aldi berean, begi-forma; gainera, zakila ere izan daiteke. Batzuetan, falo eroriak egiten ditu, kako batetik zintzilikatuak. Lan mota horietan umore handia antzematen zaio eskultoreari.

78 “Beti liluratu izan nau orratzaren botere magikoak
“Beti liluratu izan nau orratzaren botere magikoak. Kaltea konpontzeko erabiltzen da. Barkamenaren erreibindikazioa da” Parisen jaio zen, 1911n. Matematika ikasten hasi, eta hortik artea ikastera pasatu zen. New Yorkera joan zen bizitzera. Totemetan eta arte primitiboan oinarritutako eskulturak egin zituen AEBn. Emakumearen ikuspuntutik jorratzen ditu gaiak: etxea, gorputza... • Txikitako obsesioak eta oroitzapenak landu, eta sendatzen ez diren zauriak aztertzen ditu. • Bourgeoisen lana iraganaren berreraikuntzan oinarritzen da. • Agerian edo ezkutuan ikusten dira sexu-organoak hainbat eskulturatan. 1982an, MOMAk (New Yorkeko Museum of Modern Art) atzera begirakoa eskaini zion Louise Bourgeoisi, lehen emakumeari; ordurako, jada, 71 urte zituen. 1989an, Europan egin zioten lehen atzera begirakoa, Frankfurten, eta, 1993an, Veneziako Biurteko ospetsuan hartu zuen parte. Garai horretakoak dira Gelaxkak, antzerti-eremuak, hainbat min mota azaltzeko eraikiak: min fisikoa, emozionala, mentala, intelektuala, psikologikoa... Gelaxkak gela handiak dira, sare metalikoz eginak, eta ispilu misteriotsuz eta zenbait altzariz osatuak. Leku horietan, barne-barnean, oinazea eta zoriona bizi dira elkarrekin. Eremu horretan falta diren pertsonen oroitzapena adierazteko, aulki edo ohe hutsak jartzen ditu Louisek, hustutasun hori agerian utzi nahi du-eta. Oso lan originala egin zuen. Gaitasun handia zuen hainbat material lantzeko: ohikoak (zura, marmola, brontzea, ehuna...) zein ezohikoak (latexa, kautxua, igeltsua, zementua...) Egin zuen lana ezin da sailkatu, oso bestelakoa eta independentea baita. Nahiz eta urte luzeetan isilean eta bakardadean egindako lanak 80ko hamarkadara arte behar bezalako harrerarik izan ez, gaur egun lanik onenetakoa eta berriztatzaileenetakoa deritzote adituek lan horri. Oso ezagunak dira armiarma-eskultura monumentalak, ama irudikatzen dutenak. Horietariko bat dago Bilbao Guggenheim Museoaren kanpoaldean. Irudiak: Armiarma: Wikimedia Commons; 81. diapositibaren irudiak: Louise Bourgeois

79 Bilbao Guggenheim Museoko Armiarma
Louise Bourgeois

80 Daga-gizona Emakume volage Neskatoa Louise Bourgeois

81 Dora Salazar Altsasun jaio zen, 1963an. Bilbon bizi da.
Artelanak: Medusa, Hariaren hiria, Dantzariak, Musikaren kutxa, Gezurrezko emakume heroiak. Eragina: Hannah Collins, Rebecca Horn. Dora Salazar Altsasun jaio zen, 1964an. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, eta bertan egin zuen doktoretza, eskultura arloan. Dorak bere lana 1985ean erakutsi zuen lehenengo aldiz. 1990ean, Gure Artea saria jaso zuen, eta, 1999an, New Yorkeko erakusketa batean hartu zuen parte Concordia Galerian, beste batzuekin batera. Bilbon bizi da, baina tailerra Altsasun dauka, baserri zahar batean. Bertara joaten da lan egitera. Emakumea eta emetasuna dira bere lanen ardatza. Sortzen dituen piezak pisu gutxikoak dira, baina oso ikusgarriak. Irrigarri uzten ditu –ironia handiz– gaur eguneko bizimoduaren baloreak eta ohiturak. Dora Salazarren lana bi alditan bana daiteke. Lehenengo aldian, topatutako objektuak eta birziklatzeko materialak landu zituen; han-hemen topatutako aulki, lata, xafla eta abarrez egindako eskulturek zerikusi txikia zuten ohiko euskal eskulturan egiten ziren lanekin. Bigarren aldian, giza gorputzaren gaineko hausnarketa egiten hasi zen, emakumearen gorputzaz batik bat; gogoeta horretan, gizabanakoaren identitate-arazoak eta emakumearen irudiaren alegoriak lantzen ditu, behin eta berriro. Bigarren aldiari lotu beharreko lan batzuk hauek dira: Kortseak (1994), burdinaz eta aluminioz egindakoak; Emakume heroiak (1998), metalezko eta kautxuzko uhalez egindakoak; eta Hegan egiteko jantziak (1999), kobrezko hariz egindako gorputzak. Lan horietan guztietan, giza egitura aztertzeko asmoa dago. Erraz ikusten dugu emakumeen irudiak direla, baina gorputz horiek hari bilbe finek harrapatuta daude. Erraztasun handiz moldatzen ditu materialak. Pieza bakoitza artisau-lana da, eta eskulturaren zatiak lotzeko, larrua, soka edota haria erabiltzen du.

82 “Ez zait gustatzen arteagatiko artea egitea
“Ez zait gustatzen arteagatiko artea egitea. Gauzak kontatzea gustatzen zait” Dora Salazarrek hainbat material erabiltzen ditu eskulturak egiteko: papera, kobrezko haria, sare metalikoak, larrua, paper-pasta, igeltsua, iltzeak... Eta hainbat eratan aurkezten ditu: kobrezko hariz jositako giza irudiak, sokaz egindako buruak, Venus moduko larruzko gorputz ebakiak, bustoak, fantasiazko protesiak... Kortseak eta kaskak emakumezkoen gorputzaren deformazio-sinboloak dira; emakumearen irudi soziala eta kulturala irudikatzen duten molde zurrunak, emakumea bera deformatu egiten dutenak. Dora Salazarrek gorputzak zatikatu egiten ditu deformazio-ibilbide horretan: hankak, oinak, eskuak, besoak... Azken aldian, maskarak landu ditu, norberaren identitatea lantzeko. Maskara horiek gure nia babesten duten kasketak izateaz aparte, pertsonen artean truka daitezke; norberaren identitatea, gainerako pertsonen identitatearekin trukatzeko bidea zabaltzen du Dora Salazarrek. Beraz, nork bere burua ezagutzeko zailtasun larria erakusten du artistak. Eskulturak egiteaz gain, orain arte, liburuak irudiekin apaindu ditu, antzezlanentzako eszenografiak eta kartelak sortu ditu, eta argazkigintzan eta bideogintzan aritu izan da. Irudiak: Sokazko Venusa Emakumea ilargian

83 “Emakumea naiz, eta emakumeekin ditut harremanak, baina, oraindik neure identitatea bilatzen ari naiz ” • Emakumea eta emetasuna dira haren lanen ardatza. • Sortzen dituen piezak pisu gutxikoak dira, baina oso ikusgarriak. • Irrigarri uzten ditu –ironia handiz– gaur eguneko bizimoduaren balioak eta ohiturak. Kanpaia-emakumea

84 Kara Walker Stockton-en (Kalifornia) jaio zen, 1969an.
Rhode Island-en bizi da. Mugimendua: kartoi beltza pareta zuriaren gainean erabiltzen du. Artelanak: Camptowen-eko emakumeak, Tom osabaren amaiera, Virginia herriko lintxamendua. Eragina: XIX. mendeko esklaboen literaturaren estereotipoak. Stocktonen (California) jaio zen Kara Walker, 1969an. 13 urterekin Atlantara joan zen, hiri horretan aitari (artista zen aita) lana eskaini baitzioten; han, pintura eta grabatua ikasi zuen, Atlantako Arte Eskolan hain zuzen ere. Hortik Rhode Islandera joan zen diseinua ikastera an, New Yorkeko Whitney Museumean egin zuen lehen erakusketa garrantzitsua Walkerrek, eta, 2002ko Sao Pauloko Biurtekoan berau aukeratu zuten AEBko ordezkari. Artista honen lanak nazioartean erakutsi dira, eta munduko museo garrantzitsuenetan aurki daitezke. Egun, New Yorken bizi da, eta Columbiako Unibertsitateko irakaslea da. Karak garrantzi handiko gaiak lantzen ditu: boterea, errepresioa, sexualitatea, indarkeria eta identitatea; gai horiek lantzeko, tamaina naturaleko ebakigarri beltzak erabiltzen ditu. AEBren erraiak dira haren lanaren oinarri; genero eta arraza tentsioak, bereziki. Arraza afroamerikarra, haien identitatea ikertzen du. Horretarako, iraganera jo, eta kolonialismoaren eta esklabismoaren garaiak aztertzen ditu. Kartoi beltza erabiltzen du, horma zuriaren gainean jarrita eta siluetak soilik landuta. Pintore honen lanetan, XIX. mendean esklaboek jasan zuten tratu bortitza eta umiliagarria erakusten da areto osoa betetzen duten instalazioetan. Gela horietan ageri diren eszenetan, lehenengo begiradan, soineko viktoriarrak jantzitako pertsonaiek armonia besterik ez dute transmititzen; bigarren begiradan, ordea, modu krudelean eta zirraragarrian azaltzen zaigu artistak helarazi nahi digun mezu bortitza. Kara Walkerrek esklabismoa lantzen badu ere (biktimak esklaboak dira), egoerak ez ditu modu sinplean aurkezten : zuria/beltza, nagusia/esklaboa, gizona/emakumea… Emakumeak biktimak dira (esklabotasunaren estereotipoan, emakumeek jasaten dute indarkeria), baita erasotzaileak ere: abusu sexualak eta delitu larriak bezalako ekintza bortitzen egileak.

85 Irudiak: www.guggenheim.org; Wikimedia Commons;
Horrela, Virginia herriko lintxamenduak hasieran zirko ibiltari baten eszena alaia ematen badu ere, arreta handiagoz begiratzen dugunean, hauxe ikusten dugu: bi ume beltz pistola batekin jolasean ari direla, batek bere buruaz beste egiten du; gizon bizardun batek korapiloa egiten du soka batean, baina ez jolasteko, ume beltz bat urkatzeko baizik; beste gizon batek gorpu torturatu bat darama bere lepoan...berak torturatu eta gero; dotore jantzitako emakume zuri batek, ume beltz batekin jolasten ari dela, sorbaldan –ezkutuan– umea hiltzeko laban zorrotza darama. Kara Walkerrek arte herrikoia eta emakumeen eskulanak uztartzen ditu bere lanean, generoari eta etniari lotutako bazterkeria salatzeko. Kartoi beltza erabiltzen du, XIX. mendean AEBko hegoaldeko dantzari eta kantari zurien ohitura gogorarazteko: artista haiek, beltzen herrietan emanaldiak egiten zituztenean, beltzez margotzen zituzten aurpegiak, larru zuria ezkutatzeko. Ikuskizun haiek oso zabalduta egon ziren AEBn. Esklabismoaren garaian, silueten teknika oso erabili zen aisialdiari lotuta (argi baten aurrean eskuak elkar lotuz eta mugituz, siluetak proiektatzen zituzten hormetan). Gaia eta teknika hura lotzen ditu Kara Walkerrek bere instalazioetan, eta jolas-parkea balitz moduan antolatzen ditu eszenak esklabismo-garaiaren berri emateko. Irudiak: Wikimedia Commons; Kara Walker

86 Kara Walker

87 The Guerrilla Girls 1985ean sortu zen talde hau, New Yorken.
Lanak: kartelak, hitzaldiak, manifestazioak... Eragina: arte-munduan eragin nahi dute, emakume artisten kontrako diskriminazioa salatzeko. Talde hau hainbat artistak, erakusketa-komisariok eta artearen historialarik osatzen dute; guztiak, emakumeak. Arte-mundua salatzen dute: arraza eta sexua direla-eta, artistak eta haien lanak diskriminatzen ditu mundu horrek. Taldea 1985ean sortu zen, MOMAk antolatutako erakusketa batean: Pinturaren eta Eskulturaren Nazioarteko Ikerketa. Erakusketa hartan, 169 artistatik 13 baino ez ziren emakumeak, eta guztiak arraza zurikoak. Egoera hori salatzeko, museoaren aurrean emakume artista batzuk bildu ziren, pankarta eta kartelekin. Egun hartan, argi geratu zen XX. mendearen amaieran, oraindik ere, emakume artisten lana diskriminatuta zegoela. Sohoko kaleetan jarri zituzten kartelak izan ziren Guerrilla Girls taldearen lehen lanak. Kartel haietan, diskriminatzaileak nor ziren ikus zitekeen: zenbait arte kritikari, bildumatzaile, erakusketa-komisario eta galerista. Kartelik ezagunena New Yorkeko Metropolitan Museum of Art aurrean jarri zuten 1989an, eta, gero, autobusetan itsatsita paseatu zuten hiri hartako kaleetatik. Kartelean, Ingres pintorearen Odaliska gorila-maskara jantzita ageri zen, eta esaldi bi: “Biluzik egon behar dute emakumeek Metropolitan Museumean sartzeko?” eta “Arte Modernoaren alorreko emakumeak % 5 besterik ez dira, baina biluzien % 85 emakumezkoenak dira”. 2005ean, berriro aztertu zuten emakumeen presentzia MOMAn, eta honako hau izan zen emaitza: lehen baino emakume artista gutxiago zeuden, baina gizon biluzi gehiago erakusten ziren museoan.

88 Emakumeek biluzik egon behar dute Metropolitan Museumean sartzeko?
Eli Broad maitea: Jakinarazi nahi dizugu zure hain pisu handiko arte-bilduman, pisu txikiko emakume eta kolore beltzeko artista kopurua dagoela. Los Angeles bezalako hain hiri aniztunean, zu bezalako gizarte- liderrak izugarri txarto sentitu behar du horregatik!!! Ziur gaude egoera hori berehala konponduko duzula. Maitasunez, Guerrilla Girls Guerrilla Girls taldekoek egiten dituzten karteletan, gai hauek salatzen dituzte: emakumeen kontrako bortxakeria, gerra, arraza-diskriminazioa, sexu-aukera... Diskriminazioa salatzeko, ironia eta umorea baliatzen dute; maiz parodia erabiltzen dute; emakume hitza erabili beharrean, neska hitza erabiltzen dute (girl); taldekideak anonimoak dira (inork ez daki zenbat diren, ez eta nortzuk diren); gorila-maskara erabiltzen dute mozorrotzeko; eta hildako emakume artisten eta idazleen izenak hartzen dituzte, indar handiagoa ematen baitiote egiten duten salaketari norberaren identitateari baino. Gorila-maskara King-Kong pertsonaiaren parodia da, gizonezkoen botere- sinboloarena, hain zuzen ere. Taldearen salaketa ez da museoetara mugatu: Hollywood eta zinema- industria, kultura, estereotipoak eta arte-giroan dagoen ustelkeria aztertu eta plazaratu egiten dute. Irudiak: girls.com; argazkia, http// Guerrilla Girls

89 Emakumeen kontrako diskriminazioa salatzen dute arte-giroan.
Emakume artistak, erakusketa-komisarioak eta arte-historialariak dira talde horren kideak. Pegatinen, liburuen eta hitzaldien bitartez egiten dituzte protestak. Guerrilla Girls

90 Nola hasi zen talde hau? 1985ean sortu zen mugimendu hau, New Yorkeko Metropolitan Museumek antolatutako erakusketa batean. Erakusketa hartan, 169 artistatik 13 baino ez ziren emakumeak. Eta guztiak arraza zurikoak. Guerrilla Girls taldekoek museo aurrean kartelak eta pankartak eskuetan, desfile bat egin zuten egoera hori salatzeko. Guerrilla Girls

91 Nolako ekintzak egiten dituzte?
Kartelak eta liburuak plazaratzen dituzte. Tokian tokiko protestak egiten dituzte. Talde anonimoa da: inork ez daki zenbat emakumek hartzen duten parte taldearen erabakietan. Taldekideak identifikatzeko, hildako emakume artisten izenak erabiltzen dituzte. Gorila-maskara jantzita azaltzen dira, egiten duten salaketari eman nahi diotelako garrantzia, eta ez egiten duen pertsonari. King Kong-i, gizonezkoen botere-ikurrari, egiten diote parodia. Guerrilla Girls

92 Guerrilla Girls

93 Emakume artista izatearen abantailak, Gerrila Girls-en ustean
Hauxe da gure dekalogoa: Arrakasta lortzeko, ez dugu inolako presiorik jasan behar. Ziur gaude edozein arte mota egiten badugu ere, gure artea “femenino” sailkapenean sartuko dela. Ama edo artista izatearen arteko aukera egin dezakegu. Erakusketak egiten direnean, ez dugu gizonekin egon behar. Pozik gaude, ikusten baitugu zelan gauzatzen diren gure ideiak gizonen lanetan. Artearen historiako liburuetan sartzeko aukera daukagu... bigarren bertsioak egiten direnean. Guerrilla Girls

94 Barbara Kruger New Jerseyn jaio zen, 1945ean.
New Yorken eta Los Angelesen bizi da. Artelanak: Ez mugitzeko agindua jaso dugu; Zure gorputza gudu-zelaia da; Erosten dut, beraz, banaiz. Eragina: Magdalena Abakanovicz, Mary Kelly, Chantal Akerman. Barbara Kruger Newark-en (New Jersey) jaio zen, 1945ean. Artea ikasi zuen Siracuse University-n, eta diseinua, Parson School-en. Ikasketak amaitu eta gero, diseinatzaile grafiko lan egiten hasi zen Mademoiselle moda-aldizkarian. Orduan ikasi zuen komunikabideen hizkuntza zuzena eta manipulatzailea erabiltzen: modaren tiraniaz (modak estereotipoak sendotzen laguntzen du) ohartu zen, eta estereotipo horiek zein arriskutsuak diren, kontsumo-gizartea eta patriarkatua mantentzen dituzte-eta. Azken bi atal horiek (kontsumismoa eta patriarkatua) dira Barbararen artelanen ardatz. Artistaren lanetan, ikuspuntu feministak garrantzi handia dauka; izan ere, 1970eko hamarkadaren amaieran, genero-eraikuntzaz eta emakumearen irudiaz ―gizonen ikuspuntutik― kezkatuta zegoen talde batean hartu zuen parte, Cindy Shermanekin eta Richard Princerekin batera. Magdalena Abakanovicz-ek ehunez egindako muralek eragin handia izan zuten Barbara Krugerren artelanetan. Abakanoviczek, mural horietan, produkzio-bide zeharo feministak erabili zituen, eta artearen eta lanbidearen arteko ohiko bereizketa zalantzan jarri; izan ere, Magdalenak ehungintza (emakume askoren ohiko lana) erabili zuen muralak egiteko. Eragin handia izan zuten, era berean, Californiako Unibertsitateko irakasle egon zen denborako irakurketa ugariek: Foucaulten eta Lacanen teorietatik hartu zuen errealitatea ikusteko oinarri intelektuala, bereziki irudiek publizitatean eta komunikabideetan zein eragin duten eta nola manipulatzen duten. Barbara Krugerren ibilbide artistikoan funtsezkoak izan ziren ikerketa haiek.

95 Zergatik erakusten zaigu argazki hau, eta ez bestea?
Diseinua eta Ikus- artea ikasi zuen. Moda-aldizkarietan lan egin zuen garaian, politikari buruzko liburu-azalak diseinatu, eta poesia idatzi zuen. Lehenengo artelanek bikain erakusten dituzte politika eta gizarte-gaiak. Sexu-rolak, komunikabideen boterea eta gizartearen estereotipoak kritikatzen ditu, hitzaren eta irudiaren bidez. Instalazioak formatu handitan egiten ditu: hormak, zorua eta sabaia betetzen ditu. Krugerren ustetan, irudiek eta hizkuntzak errealitatea ikusteko modua birsortzen dute egunero-egunero: errepikatu egiten dute zer den normala eta zer ez (zer egin behar den eta zer ez den egin behar), finkatu egiten dituzte sexu bakoitzari eskatzen zaizkion rol mugiezinak, eta ohitu egiten gaituzte eguneroko indarkeria onartzera. Irudiek eta hizkuntzak aurretik ezarritako eredu kontserbadoreari eusten diote behin eta berriro, eta aurrerapenak edo estereotipo horiei egindako kritikak ezkutatu edo auzian jartzen dituzte. 1970eko hamarkadan, Barbara Kruger ekoizten hasi zen: lehenengo artelanek bikain erakusten dituzte politika eta gizarte gaiak. Lanetik lanera Krugerren ideologia gorpuzten joan zen: sexu-rolak kritikatu zituen, komunikabideen boterea agerian utzi, gizartearen estereotipoak azaldu, identitatearen arazoak aztertu... Gai horiek guztiak plazaratu zituen irudien eta hitzen bidez. Artelan ezagunenak, ordea, 1980tik aurrerakoak dira. Artelan horietan, zuri- beltzean egindako argazkietan gorriz idatzitako mezuak ageri dira itsatsita. Hasieran, horma zuriaren gainean kolore gorriz eta beltzez idatzitako hitz solteak ziren (natura, tradizioa...), eta, publizitateko iragarkietan egiten duten bezala, irudi sinple eta adierazgarriak erabiltzen zituen horretarako. Gero, testuak korapilatzen joan dira, gustuko duen Futura Bold Italic izeneko tipografian idatzita. Hainbat gai landu izan ditu Barbarak: medikuntza, gorputzaren irudikapenak, identitate sexuala, emozioak, lana, boterea eta boterearen gehiegikeriak, kontsumismoa... Instalazioetan, ikusgai jarri izan ditu gai horiek: hormak, sabaia eta zorua tamaina handiko irudiekin eta testuekin betetzen ditu. Lanaren diseinua eta testuak erraz ulertzen dira; era oldarkorrean azaltzen direnez, estereotipoaren egitura erasotzen duen mezuak hartzen du indar handia. Barbara Kruger

96 Artelan ikusgarriak ditugu honako hauek:
Barbara Krugerrek ahalik eta zeinu gutxien erabiltzen du, mezuan zalantzarik egon ez dadin. Argazkiak ─beti zuri-beltzean─ ez dira, maiz askotan, Krugerrek egindakoak; horrela, indarrean dauden kultura-arauak baztertu egiten ditu, eta, besteak beste, artea hierarkizatzeko artelanen egile kontzeptu eztabaidatuari balioa kendu. Euskarri mota ugari erabiltzen ditu: kartelak, muralak, liburuak, instalazioak, fatxadak, erosteko poltsak... Artelan ikusgarriak ditugu honako hauek: Zu ez zara zeu (You are not yourself). Identitatearen arazoak ikertzen ditu. Ez mugitzeko aginduak jaso ditugu (We have received orders not to move). Gizonen irudiak erabiltzen ditu hau salatzeko: gizonek beren errealitate- ikuspuntua inposatzen digutela eta, horrela, gizarte patriarkala eta matxista iraunaraztera behartzen gaituztela. Zure gorputza guda-zelaia da (Your body is a battleground). Abortuaren aldekoa da, baita emakumeak bere gorputzari dagozkion erabakiak hartzearen aldekoa ere. Eros nazazu: zure bizitza aldatuko dut (Bay me, I’ll change your life) eta Erosten dut, beraz, banaiz (I shop therefore I am). Kontsumismoaren eta moda-estereotipoen aurka egiten du. Azkenaldion, arte-eremuak utzi, eta toki publikoetara joan da. Tamaina handiko kartelak eta posterrak jartzen ditu leku horietan: autobusetan mezu deigarriak itsasten ditu (ez izan lerdoa), edo erosteko poltsetan erosten dut, beraz, banaiz mezua irakur daiteke. Irudiak: Your confort..., All violence..., http// instalazioa, ACCA (Melbourne) eta I shop... Wikimedia Commons. Barbara Kruger

97 Interneteko helbide interesgarriak:
http// http//mujeresenelarte.blogstop.com Liburuak: COMBALIA, Victoria: Amazonas con pincel, Destino, Bartzelona, 2006. GROSENICK, Uta: Mujeres artistas de los siglos XX y XXI, Taschen, Kolonia, 2002. BELTON, Robert: Arte, Ilustrado lu, Bartzelona, 2005. THOMPSON, Jon: Como leer la pintura moderna, Electa, Bartzelona, 2007. POLETTI, Federico: El siglo XX. Vanguardias, Electa, . REICHOLD, Klaus; GRAF, Bernhard: Pinturas que cambiaron el mundo, 2. argit. Electa, Bartzelona, (Frida Kahlo ageri da soilik). Barbara Kruger

98 Emakume artistak, Errenazimentutik XXI. mendera arte
Karmele Población Martínez Batxilergoa Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia . Artea Emakume artistak, Errenazimentutik XXI. mendera arte Artazugoikoko IRALE. R400 ikastaroa


Download ppt "Lan hau Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago"

Similar presentations


Ads by Google