Presentation is loading. Please wait.

Presentation is loading. Please wait.

KONPOSIZIOA ARGAZKIGINTZA 4. UNITATEA Fernando Bustillo Maestro

Similar presentations


Presentation on theme: "KONPOSIZIOA ARGAZKIGINTZA 4. UNITATEA Fernando Bustillo Maestro"— Presentation transcript:

1 KONPOSIZIOA ARGAZKIGINTZA 4. UNITATEA Fernando Bustillo Maestro

2 AURKIBIDEA 1. Sarrera 2. Elementuen antolaketa 3. Enkoadraketa
- Formatuak - Ikusangeluak - Planoak 4. Argia 5. Ehundura 6. Lerroak 7. Erritmoa 8. Formak

3 SARRERA Konposizioan kontuan hartu behar dugun lehenengo ideia hau da: argazki-kamerek eta giza begiek ez dute gauza bera hautematen. Eszena edo egoera baten aurrean kamerek ez dakite bereizten zer den garrantzitsua eta zer ez, eta zer fokuratu, zer enkoadratu behar duten. Argazki-kamera batek ez du espaziorik eta bolumenik diskriminatzen; harentzat dena neutroa da. Zergatik gertatzen da hori? Argazki-kamera baten ikus-eremua bi dimentsiokoa delako.

4 Gizakiok, aldiz, eszena baten aurrean badakigu bereizten zer fokuratu nahi dugun, zer enkoadratu nahi dugun eta zer ez. Izan ere, gizakiok adimentsuak izateaz gain, hiru dimentsioko ikus- eremua daukagu. Beraz, errealitate konplexu bat antzematen dugu.

5 Errealitate hori irudikatu nahi dugunean, konposizio on bat lortu behar dugu. Horretarako, argazkian elementu bisual guztiak (formak, lerroak, erritmoak, ehundurak, tonuak...) ondo antolatu behar ditugu. Elementu horiek hautatu eta kontrolatu behar ditugu konposizioan.

6 ELEMENTUEN ANTOLAKETA
Konposizioaren elementurik garrantzitsuenak hauek dira: - Enkoadraketa eta formatua - Argia (argi gogorra, argi leuna eta lausoa, argiaren norabidea...) - Tonua (argazkiaren giroa mugatzen du, eta irudiaren interesa zentratzen du) - Lerroak eta formak (irudiaren eszena indartzen dute) - Erritmoa (konposizio bati dinamismoa ematen dio) - Forma

7 ENKOADRATZEA Fotografiatzen den eszena zatia aukeratzeari enkoadratzea edo enkuadraketa esaten zaio. Enkoadratzearen formatuak eragina du irudiaren konposizioan, aldatzen duelako argazkiaren ikuspuntua; eta ondorioz, sentsazioa.

8 Formatu bakoitzak sentsazio diferenteak sortzen ditu

9 Formatu horizontalak oreka eta lasaitasuna adierazten du, eta, oro har, egokia da paisaiak egiteko.

10 Formatu horizontala

11 Formatu bertikalak indarra eta tinkotasuna transmititzen du, eta aproposa da erretratuentzat.

12 Formatu bertikala

13 Konposizio zeiharrak bizitasuna eta dinamismoa komunikatzen du, eta egoera konkretuetan erabiltzen da.

14 Konposizio zeiharrak

15 Angeluak Ikusangelu batek eszenaren zati bat mugatzen du, eta eszenaren beste espazioa angelutik kanpo geratzen da. Kontrapikatua

16 Argazkigintzan, hautatutako eszenaren ikuseremuaren arabera sailkatzen dira angeluak.

17 Enkoadratzean erabiltzen diren angeluen planorik ezagunenak hauek dira: plano normala edo horizontala, plano pikatua, kontrapikatua, plano zenitala eta nadir-planoa.

18 Kontrapikatua

19 Angelu normala edo horizontala
Argazkia hartzen da objektuaren ikuspuntu horizontaletik, hau da, argazkilaria objektuaren aurrean kokatzen da.

20 Angelu normala edo horizontala

21 Angelu normala edo horizontala

22 Angelu pikatua Eszena bat fotografiatzen ari garenean, argazkilaria objektua baino altuago kokatzen da; argazkia goitik behera hartzen da.

23 Pikatua

24 Angelu kontrapikatua Hemen alderantziz gertatzen da. Argazkilariaren ikuseremua objektuaren azpitik dago, beraz, argazkiak behetik gorantz egiten da.

25 Plano zenitala Argazkiaren angelua objektuaren bertikaletik hartuta dago, hau da, ikusangelua gainean dago.

26 Zenitala

27 Nadir-angelua Plano horretan behe-behean kokatzen da argazkilaria, eta argazkia gorantz egiten da.

28 Nadir-angelua

29 Plano fotografikoen motak eszena zehatz baten arabera
Argazkigintzan, eszena zehatz bat nabarmendu nahi dugunean, planoaz ari gara. Lehen plano hurbila

30 Planoak modu honetan sailkatzen dira:
Plano fotografikoak Planoak modu honetan sailkatzen dira: - plano panoramikoa - plano osoa - plano amerikarra - plano ertaina - lehen planoa - lehen plano hurbila - zehaztasun-planoa

31 Plano panoramikoa Eszena handi bat hartzen. Pertsonaiak ez dira agertzen edo ingurunearekin bat egiten dute.

32 Plano osoa Eskenatoki bat da, non pertsona osoa jartzen dugun.

33 Plano amerikarra Figura belaunetatik mozten da.

34 Plano ertaina Plano horretan pertsona gerritik mozten da.

35 Plano ertain-motza Pertsona bat bularretik mozten da.

36 Lehen planoa Klabikulatik gora ikusten den argazkia da.

37 Lehen plano hurbila Kokotsetik bekokira ateratzen da argazkia.

38 Zehaztasun-planoa Objektu edo espazio zehatz batean finkatzen da.

39 ARGIA Argazkigintzaren oinarrizko materiala argia da; horregatik interesatzen zaigu ezagutzea argiaren eragina objektuetan. Argia honela sailkatzen da: argi naturala eta artifiziala. Horien barruan, argi gogorraren eta leunaren artean bereizten da. Guk azken bi horiek hartuko ditugu kontuan.

40 Argi gogorra Egun eguzkitsuetan argi gogorra izaten da, eta argi mota horrek objektuen itzalak asko markatzen ditu; horren ondorioz, xehetasunak galtzen dira.

41 Argi hori egokia da objektuen ehundurak eta formak nabarmentzeko.

42 Argi leuna eta lausotua
Lanbroak eta hodeiek argi hori sortzen dute. Argi mota horrekin objektuen formak eta itzalak lausotu egiten dira.

43 Egokia da eszena konplexuak fotografiatzeko, eszena baten zehaztasunak desagertzen direlako.

44

45 Argiaren norabidea eta kalitatea
Argiaren norabidea eta kalitatea ere garrantzitsuak dira konposiziorako, kontrasteak sortzen dituztelako.

46 EHUNDURA Ehundurak objektu baten azalaren ezaugarriak erakusten ditu.

47 Ehundurak argazkiari errealismoa eta nortasuna ematen dizkio
Ehundurak argazkiari errealismoa eta nortasuna ematen dizkio. Batzuetan, ehundura konposizio baten gaia ere izan daiteke.

48 Objektuen ehundurak fotografiatzeko, gertutik atera behar ditugu argazkiak.

49 Argiaren norabidea garrantzitsua da ehundurak hautemateko.

50 LERROAK Lerroek irudiak estrukturatzen dituzte, eta argazki baten planoak eta eremuak batzen dituzte. Lerroak argazkien ardatzak dira, eta gure begiak puntu batetik bestera eramaten dituzte azalean zehar.

51 Lerroen antolamenduak irudiei hainbat erritmo-sentsazio ematen dizkie
Lerroen antolamenduak irudiei hainbat erritmo-sentsazio ematen dizkie. Lerro izurtuek edo lerro horizontalek ez dute sentsazio berbera transmititzen.

52

53 Lerro horizontalek oreka eta lasaitasuna adierazten dituzte.

54 Lerro bertikalek indarra eta tinkotasuna komunikatzen dituzte.

55 Lerro zeiharrek dinamismoa transmititzen dute.

56 Lerro izurtuek mugimendu- sentsazioa sortzen dute.

57 ERRITMOA Erritmoaren kontzeptua definitu beharko bagenu, erritmoa lerroen eta formen errepikapena dela esango genuke .

58 Erritmo-sentsazioa edozein lekutan aurkitzen da: paisaian, hirian, zinean, futbol-zelaian...

59 Zenbait kasutan erritmoa konposizio baten gai nagusi bihurtzen da, baina normalena da argazkietan bigarren mailako elementua izatea.

60 Erritmoak balio du konposizioaren espazio-planoak batzeko, eta gure arreta erakartzeko.

61 Bukatzeko, argazki baten enkoadreak eta angeluen ikuspuntuek erritmo-sentsazioa areagotzen dute.

62 FORMA Forma irudiaren oinarrizko elementu bat da; formari esker objektuak bereizten ditugu.

63 Formek, lerroek bezala, konposizioa estrukturatzen dute, eta behatzailearen begirada gidatzen dute argazkian zehar.

64 Fotografian forma bi dimentsioko elementua izan arren, argiaren tonuak hiru dimentsioko itxura eman diezaioke.

65 Formak hondo lau eta kontrastatu batean kokatzen baditugu, gehiago nabarmentzen dira.

66 Eszena batean, elementu asko kokatzen baditugu inolako estruktura eta erritmorik gabe, gehienetan interesik gabeko argazki bat aterako zaigu.

67 KOLOREA

68 Oinarrizko koloreak gorria, berdea eta urdina dira, eta horiek konbinatuz beste koloreak sortzen dira.

69 Argazkigintzan, pinturan bezala, koloreak beroen eta hotzen artean banatzen dira.
Urdina, ziana eta berdea kolore hotzak dira, ziur aski, izotzarekin eta neguarekin erlazionatzen ditugulako. Gorria, horia eta magenta kolore beroak dira, suarekin eta udarekin lotzen ditugulako.

70 Kolore hotzak

71 Kolore beroak

72 KOLORE KONTRASTATUAK Konposizioan, kontrasteak garrantzitsuak dira, batez ere, kolore hotzen eta beroen arteko aldeak areagotu nahi ditugunean. Ulertzeko ideia horren garrantzia, imajina dezakegu beheko argazkia zuri-beltzez: dena gris koloreko masa bihurtuko litzateke, interes handirik gabekoa.

73

74 KOLORE HARMONIKOAK Koloreak, konposizio batean erlazionatuta daudenean, harmoniaren sentsazioa sortzen dute, batez ere, tonu motelak badira.

75 KOLORE MOTELAK Argazkigintzan, kolore motelek aseek baino joko gehiago ematen dute, hobeto egokitzen direlako giro eta espazio diferenteetan fotografiak egiteko.

76 KOLORE ASETUAK Konposizioan, kolorearen asetasunak indarra transmititzen du gogo-aldartean edo sentimenduetan.

77 Koloreen kopuruaren sinplifikazioa
Irudi batean, kolore-kopurua murrizteak sinplifikatu egin dezake konposizioa, indar gehiago komunikatuz. Adibidez, paisaiaren fotografian, eguraldiaren aldaketak sor ditzake egoera hoberenak; lanbroak, lainoak eta euriak koloreen paleta murrizten dute, irudia sinplifikatuz.

78

79 Zuria eta beltza Zuri-beltzez egindako argazkiak ez dira kolorerik gabeko irudi soilak. Argazki horiek, modu esplizituan, tonalitatearen, formaren eta ehunduraren ezaugarriak erakusten dituzte.

80


Download ppt "KONPOSIZIOA ARGAZKIGINTZA 4. UNITATEA Fernando Bustillo Maestro"

Similar presentations


Ads by Google