Presentation is loading. Please wait.

Presentation is loading. Please wait.

Bidean Gurutzerantz Michel Quoist Ayúdame a compartir ~ M.E.I.

Similar presentations


Presentation on theme: "Bidean Gurutzerantz Michel Quoist Ayúdame a compartir ~ M.E.I."— Presentation transcript:

1

2 Bidean Gurutzerantz Michel Quoist Ayúdame a compartir ~ M.E.I.

3 Kristok hilzorian jarraitzen du. Eta gure inguruan sufritzen eta hiltzen ari den hainbat eta hainbat gizon- emakumerengan bere burua Aitari eskaintzen jarraitzen, munduaren salbaziorako. Alabaina, Gurutzearen Bidea bizirako bidea da orobat. Egiazko kristauak ezin ahaztu du hori. Ayúdame a compartir ~ M.E.I.

4 1. geldialdia: JESUS HILTZERA KONDENATUA MUERTE. Nik, senideok, Jainkoaren testigantza eman nizuen, ez hizkuntza dotorez eta jakinduriazkoaz; ez nintzen harrotu besteen aurrean ezer ezagutzeaz, Kristo baizik eta hau gurutzean josia… Nire hitza eta nire predikua ez zen oinarritu giza jakinduriazko argudiotan, baizik Espirituaren indarrean, zuen fedea gizakien jakindurian ez, baizik Jainkoaren indarrean oinarritu dadin. (1 Ko 2, 1-5) Jauna jada beranduegi da zuri isilik uzteko. Gehiegi hitz egin duzu. Ayúdame a compartir ~ M.E.I.

5 Beranduegi da zuri beste ezer gehiago egiten uzteko. Borroka gehiegi egin duzu. “Sugekume” deitu diozu izen oneko jendeari. Beren bihotza hilobi iluna dela esan diezu, kanpotik ederki apaindua. Bekatariekin jarri zara mahaian eta esan duzu emakume prostituituak izango direla lehenak Paradisuan. Pobreekin izan duzu zeure atsegina, zantarrekin, elbarriekin. Guztiz zabar bete dituzu zeure otoitz- jarduerak. Legea interpretatu nahi izan duzu eta guztia agindu txiki bakar batera mugatu: maitatzera. Orain, mendekatu egin nahi dute haiek. Ayúdame a compartir ~ M.E.I.

6 Zure kontra jaiki dira haiek, zu salatzera joan dira agintariengana, eta neurri egokiak hartzera doaz agintariak. * Jauna, badakit zu bezala-edo bizi nahi badut, kondenatu egingo nautela. Eta beldur naiz. Hasi dira jada ni beren hatzez seinalatzen. Batzuek irribarre dagite, beste batzuek iseka, beste batzuk eskandalizatu egin dira, neure adiskideetako batzuk ere niri saldukeria egiteko puntuan dira. Beldurra ematen dit bidearen erdian gelditzeak. Ayúdame a compartir ~ M.E.I.

7 Beldurra ematen dit gizakien jakinduria entzuteak; hau baitiote: patxadan egin behar dira gauzak, ez da guztia hitzez hitz hartu behar, hobe da arerioarekin konponketa bat edo beste egitea… Halere, badakit nik, badakit, Jauna, zuk duzula arrazoia. Lagundu nazazu, beraz, borroka egiten. Lagundu nazazu hitz egiten. Lagundu zure Ebanjelioa azkeneraino bizitzen, gurutzearen eromeneraino. Ayúdame a compartir ~ M.E.I.


Download ppt "Bidean Gurutzerantz Michel Quoist Ayúdame a compartir ~ M.E.I."

Similar presentations


Ads by Google