Presentation is loading. Please wait.

Presentation is loading. Please wait.

ADINEKO PAZIENTEAREN ASALDURAREN MANEIUA 22. lib., 10. zk. 2014.

Similar presentations


Presentation on theme: "ADINEKO PAZIENTEAREN ASALDURAREN MANEIUA 22. lib., 10. zk. 2014."— Presentation transcript:

1 ADINEKO PAZIENTEAREN ASALDURAREN MANEIUA 22. lib., 10. zk. 2014

2 AURKIBIDEA - Sarrera - Prebentzioa - Tratamendua - Neurri ez-farmakologikoak - Tratamendu farmakologikoa  Antipsikotikoak Eraginkortasuna Ondorio kaltegarriak Erretiratzea  Beste farmako batzuk - Konklusioak

3 SARRERA -Adineko paziente batengan, hainbat egoera klinikok eragin dezakete asaldura, batez ere, dementziarekin eta deliriumarekin zerikusia duten egoeretan. -Gaixotasunaren bilakaeraren momenturen batean burua galtzearen sintoma konduktualak eta psikologikoak ia unibertsalak izaten dira paziente hauengan. -Deliriuma ezagutza-funtzio normala edota dementzia bat okerragotu dezakeen sindrome akutu bat da. Arrazoi medikoengatik (metabolikoak, infekziosoak, deshidratazioa, gaixotasun organikoa, farmakoak, etab.) edo pazientearen ohiko ingurunea aldatu delako sortu ohi da.

4 SARRERA (II) -Kasu batzuetan dementziaren eta deliriumaren artean bereiztea zaila bada ere, hasiera akutua, garapen gorabeheratsua, arreta gutxitzea, pentsamendu nahaspilatua eta kontzientzia maila bestelakotua deliriuma diagnostikatzeko aztarnak dira. Koadro hau potentzialki itzulgarria da. -Asaldurak pazientearen bizi-kalitatearen galera garrantzitsua dakar eta, askotan, familiak amore ematea eta pazientea instituzioren baten esku uztea ekarten du.

5 ASALDURAREN PREBENTZIOA Dementzia duen paziente batengan, asaldura hainbat molestia fisiko edo emozionalen adierazgarri izan daiteke: nola ondoeza/deserosotasuna, oinazea, beldurrak, orientazio eza, idorreria, gernu-infekzioa, pneumonia, farmakoen eragin kaltegarriak, eta abar. Asaldurak jasateko joera duten pertsonengan, arrisku-faktoreen kontra jarduten duten esku- hartzeek asalduren intzidentzia murriztu dezakete: Arrisku-faktoreen aldakuntza: denboran kokatzeko laguntzak (ordulariak, egutegiak); giro lasaia; talde-aktibitateak sustatzea asperdura eta bakardadea prebenitzeko; estimulazio kognitiboa; lehenbailehen mugiaraztea ebakuntzen ondoren; betaurrekoak eta entzungailuak erabiltzea; asaldura areagotu dezaketen farmakoak ekiditea edo monitorizatzea. Oinazea tratatu: ahal den heinean analgesiko ez-opioideak erabili, potentzial txikiagoa baitute asaldura eragiteko. Oinazea handia bada, opioideen asaldura areagotzeko ahalmena eta oinazeak berak asaldura sortzeko duena balioetsi beharko dira.

6 ASALDURAREN PREBENTZIOA (II) Ez erabili asaldura eragin edo larriagotu dezakeen farmakoak: adineko pertsona polimedikatuetan sistematikoki berrikusi beharko litzatekez tratamendu farmakologikoak, terapia-kateak aktiboki bilatuz. Antipsikotikoek eta Alzheimer eritasunaren kontrako farmakoek ez dute frogatu deliriumaren agerpena prebenitzen dutenik

7 ASALDURAREN TRATAMENDUA: NEURRI EZ-FARMACOLOGIKOAK Asalduraren azpian datzan arrazoia identifikatzeak eta konpontzeak (oinazea, infekzioa, idorreria, disnea edo arnasestua, bakardadea, giroko estresgarriak, gogo-beheraldia, etab.) hura ebaztera eraman dezake. Egoitza geriatrikoetako langileak komunikazioan eta artatze pertsonalizatuan prestatzeak asaldura (hala epe laburrean nola 6 hilabetera) murrizten du. Aktibitate atsegingarriak gauzatzeak –adibidez, ukimena barne duten esku-hartze sentsorialak (ez da beharrezkoa masaje terapeutikoak izatea) edo musikoterapiak– murriztu egiten du, epe laburrean, erakundeen esku dauden adinekoen asaldura. Familiakoen eta zaintzaileen laguntza eta gainbegiratzea lagungarri izaten dira prozesua konpontzeko Denboran zehar mantendu behar diren oinarrizko neurriak dira Lokailu mekanikoek larriagotu egiten dute asaldura eta lesioak, presio-ultzerak, inkontinentzia, erorketak, etab. sorraraz ditzakete. Beraz, ahal den heinean haiek ekiditea gomendatzen da eta soilik azken baliabide gisa erabiltzea

8 ASALDURAREN TRATAMENDUA: TRATAMENDU FARMACOLOGIKOA(I) ANTIPSIKOTIKOAK (I): Dementzia duten pertsonen ia %50ean antipsikotikoak erabiltzen dira Hala ere, adinekoen asaldura tratatzean antipsikotikoen eraginkortasuna nahiko mugatua da Antipsikotikoek garuneko hodietan arazoak izateko arriskua, heriotza barne, handitzen dute dementzia duten adinekoetan Antipsikotikoen erabilera neurri ez-farmakologikoekin baretzen ez diren eta oso desgaitzaileak diren, edo pazientea eta bere ingurukoak arriskuan jartzen dituen, asaldura larrien kasuan bakarrik dago indikatuta. Epe labur baterako baino ez dira erabili behar eta, aldizka, tratamenduaren eraginkortasuna eta ondorio kaltegarriak ebaluatu behar dira Adineko pertsonengan dosi txikiekin hasi behar da eta pixkanaka handitu

9 ASALDURAREN TRATAMENDUA: TRATAMENDU FARMACOLOGIKOA(II) ANTIPSIKOTIKOAK (II): Dementzia gabeko adinekoetan, asaldura eta deliriuma kontrolatzeko haloperidola dosi apaletan gomendatzen da, erabilera-esperientzia handienekoa delako. Dementzia duten pazienteetan, antipsikotiko atipikoak lehenetsi ohi dira, klasikoek sedazio handiegia, diszinesia berantiarra, erorketak eta hipotentsio posturala eragiten baitute. Parkinson gaixotasuna edo Lewyren gorputzen dementzia duten pazienteentzat (bereziki sentiberak antipsikotikoen eragin kaltegarriekiko) kontraindikatuta daude antipsikotiko tipikoak –haloperidola, adibidez– eta antipsikotiko atipikoak ere kontu bereziz eta oso dosi txikietan erabili behar dira. Are gehiago, egile batzuek olanzapina eta risperidona ez erabiltzea gomendatzen dute. Fenotiazinak (klorpormazina, etab.) ez dira erabili behar, ezaugarri antikolinergikoak direla eta..

10 ASALDURAREN TRATAMENDUA: TRATAMENDU FARMACOLOGIKOA(III) ANTIPSIKOTIKOAK (III): Gaur egun, AEMPS-ek dementzian asaldura tratatzeko haloperidola eta risperidona soilik baimentzen ditu: Haloperidolak erasoak baino ez du gutxitzen asaldura koadroetan Risperidonak (1-2 mg egunean) oldarkortasuna duen asaldura hobetzen du baina oldarkortasun gabeko asalduran ez dakar hobekuntzarik Ketiapina erabiltzea ez dago baimenduta dementzia duten pertsonen sintoma neuropsikiatrikoak kontrolatzeko. Egile batzuek dosi apaletan erabil daitekeela iradokitzen dute, haren tolerantzia ona dela medio

11 ASALDURAREN TRATAMENDUA: TRATAMENDU FARMACOLOGIKOA (IV) ANTIPSIKOTIKOAK (IV): Antipsikotikoak adinekoaren asalduran (*) 1015/2009 EDren arabera, sendagaiak onartuta dituzten indikazioetatik kanpo erabili nahi direnean pazienteari eta/edo haren familiari informazioa eman, baimena eskatu eta historia klinikoan jaso behar da1015/2009 ED SendagaiaDosiaIruzkinak Haloperidola 0,25 mg (2-3 tanta), bi aldiz egunean (Gehienez 3 mg egunean ) Eraginkorra da deliriumaren sintoma akutuak epe laburrean maneiatzeko (Parkinson daukaten pertsonetan izan ezik). Ez da gomendatzen epe luzera erabiltzea. Risperidona 0,25-0,5 mg-rekin hasi, egunean dosi 1 edo 2 (dementzia duten pazienteetan, gehienez 2 mg egunean) Alzheimer motako dementzia duten pazienteetan oldarkortasun iraunkorra tratatzeko onartutako antipsikotiko atipiko bakarra da. Dosi handiagoetan, handitu egiten da eragin extrapiramidalen intzidentzia. Ketiapina* 12,5 mg-rekin hasi, egunean 2 dosi edo gehiagorekin (dementzia duten pazienteetan, gehienez 100 mg egunean) Ez dago baimenduta dementzian sintoma neuropsikiatrikoak kontrolatzeko; hortaz, familiari jakitera eman eta haren onarpena erregistratu behar da. Seguruagoa, beharbada, hilkortasun arriskuari dagokionez. Olanzapina*2,5 mg-rekin hasi, egunean dosi 1 edo 2 (Gehinenez 10 mg egunean; dosi txikiagoak dementzia duten pazienteetan ) Nahiz eta baliteken eraginkortasuna izatea asalduraren tratamenduan, ez da gomendatzen dementzia kasuetan erabiltzea, efektu kaltegarri metabolikoak izateko arrisku handiagoarekin lotzen baita.

12 ASALDURAREN TRATAMENDUA: TRATAMENDU FARMACOLOGIKOA (V) ANTIPSIKOTIKOAK (V): ONDORIO KALTEGARRIAK: Ohikoenak: sintoma extrapiramidalak, sedazioa, diszinesia berantiarra, ibileraren alterazioak eta erorketak, efektu antikolinergikoak eta QT bitartea luzatzea Hilkortasuna: adineko pazienteetan antipsikotikoak erabiltzea hilkortasuna handitzen du Garuneko hodietako ondorio kaltegarriak: adineko pazienteetan, arriskua handiagoa da tratamenduaren lehen asteetan Aparatu kardiobaskularreko ondorio kaltegarriak: QT tartea luzatzea eragin dezakete eta arritmia bentrikularra izateko arriskua handitu. Adineko pazienteak zaurgarriagak dira hipotentsio efektuen eta sinkopeen aurrean. Miokarditisa eta tronbosi benoso sakona ere ikusi dira. Epe laburrean –tratamendua hasi eta hilabetera– miokardio infartua izateko arriskua handitzen da. Pneumonia: pneumonia arriskua handitu egiten dela ikusi da antipsikotikoekin tratatutako adineko pazienteengan (dementzia dutenengan eta ez dutenengan). Disfagia, ahoko lehortasuna eta sedazioa iradoki dira mekanismo posible gisa. Giltzurruneko gutxiegitasun akutua: 65 urtez gorako pazienteetan ikusi da

13 ASALDURAREN TRATAMENDUA: TRATAMENDU FARMACOLOGIKOA (VI) ANTIPSIKOTIKOAK (VI): ERRETIRATZEA: Antipsikotikoak ken litezke portaeran eraginik izan gabe, sintoma larriak dituzten pazienteen kasuan izan ezik Kolpetik erretiratzeak sintomak berritzea eta erretiratze-sindromea (goragaleak, oka egitea, izerditzea, lo ezin egina, sintoma psikotikoak eta diszinesiak) eragin lezake Bi astetik behin dosiaren % pixkanaka gutxitzen joatea gomendatzen da Erretiratzean arazoak ikusten badira, lehengo dosira itzuli beharko litzateke, hilabetetik hilabetera dosiaren % 10 gutxituz

14 ASALDURAREN TRATAMENDUA: TRATAMENDU FARMACOLOGIKOA (VII) BESTE FARMAKO BATZUK: Kolinesterasaren inhibitzaileak ez dira eraginkorrak asalduraren tratamenduan Benzodiazepinak alkohola edo droga lasaigarriak kentzeak eragindako asaldura tratatzeko daude indikatuta. Beste arrazoi batzuek eragindako asaldura akutuan oso paper mugatua dute, nahasmena okerragotu baitezakete. Ez dira erabili behar dementzia duten pertsonengan, narriadura kognitiboarekin eta erortzeko arriskua handitzearekin lotzen baitira Antidepresiboak izan lezakete zentzua asalduraren azpiko kausa depresioa baldin bada. Sertralina, zitalopram eta trazodona erabiltzeak asaldura sintomak gutxitzen duela ematen du baina ikerketa gehiago behar dira. Epilepsiaren aurkako farmakoak: ez da emaitza argirik lortu indikazio honetan

15 Asalduraren kausak eta hura azkartu duten faktoreak identifikatu, askotan ekidin baitaitezke, eta kontrolatu gabeko gaixotasun organikoak edo oinazearen presentzia deskartatu Asaldura azkartu edo larriagotu dezaketen farmakoen erabilera berrikustea gomendatzen da Lokailu mekanikoek okerragotu egiten dute asaldura eta lesioak, presio- ultzerak, inkontinentzia, erorketak, etab. sorraraz ditzakete. Beraz, ahal dela haiek ekiditea gomendatzen da eta soilik azken baliabide gisa erabiltzea Ukimena barne duten esku-hartze sentsorialek eta musikoterapiak murriztu egiten dute, epe laburrean, erakundeen esku dauden adinekoen asaldura IDEA NAGUSIAK

16 Antipsikotikoen erabilera neurri ez-farmakologikoekin baretzen ez diren eta oso desgaitzaileak diren, edo pazientea eta bere ingurukoak arriskuan jartzen dituen, asaldura larrien kasuan bakarrik dago indikatuta Pazienteari eta/edo bere zaintzaileari jakinarazi behar zaizkio antipsikotikoekin emango zaion tratamenduaren balizko arriskuak eta onurak eta sintomak ez tratatzearen ondorioak, eta historia klinikoan jasoko dira bai informazioa eman izana eta bai pazientearen eta/edo familiaren onarpena Aldizka, tratamenduaren eraginkortasuna ebaluatu behar da; nolanahi ere, 6-12 astetik gora ez da luzatuko IDEA NAGUSIAK

17 Informazio gehiago eta bibliografia… INFAC 22. lib., 10 zk Eskerrik asko!!


Download ppt "ADINEKO PAZIENTEAREN ASALDURAREN MANEIUA 22. lib., 10. zk. 2014."

Similar presentations


Ads by Google